Zabaldu merkatu berriak zure enpresarentzat, ETEentzako Nazioartekotze 2023 Programaren bidez

Zure enpresa nazioartera zabaltzeak aurrera egitea eta lehiakortasuna hobetzea ekar dezake, baina gastuak ere badakartza, antolaketan aldaketak eragiten ditu, langile berriak kontratatzea dakar, etab. Urrats garrantzitsua da, eta oso ondo planifikatu behar duzu, zure enpresarentzat onuragarria izan dadin. Gainera, bizi garen gizarte globalari esker, multinazionalek ez ezik, enpresa txiki eta ertainek ere lortu ahal izango dute nazioartekotzea.

Bizkaiko Foru Aldundiak enpresentzako laguntza-programa batzuk eskaintzen ditu. Horietako bat ETEentzako Nazioartekotze Programa 2023 da, Bizkaiko enpresa txikiak merkatu berrietan sar daitezen erraztera bideratuta dagoena. 5 eta 100 langile bitarteko enpresentzat eta produkzio edo zerbitzu sektoreetakoentzat da.

Enpresa bakoitzak bi eskaera aurkez ditzake, bakoitza herrialde bakarrari zuzendua, eta eskabideen lehentasuna adierazi behar du. 60.000 euro arteko dirulaguntzak eskaintzen dira (100.000, gehienez, bi proiektu diruz laguntzen badira) eta Bizkaiko enpresak herrialde berri baten merkatuan sartzeko proiektuak diruz laguntzen dira.

ETEentzako Nazioartekotze 2023 Programan interesatuta bazaude, bisitatu esteka hau.

Gainera, proiektua aurkeztu aurretik zure ideia programan egokitzen den egiazta dezakezu. Horretarako, 94 612 56 00 telefonora deitu dezakezu, edo nahiago izanez gero, utzi zure telefonoa eta geuk deituko dizugu.

Laguntza hau eskatzeko epea 2023ko martxoaren 13tik 31ra arte da.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad