Txekeo Teknologikoak: enpresen lehiakortasuna hobetzeko berrikuntza teknologikoa

Berrikuntza teknologikoa gero eta faktore garrantzitsuagoa da enpresen lehiakortasunari dagokionez. Baina berrikuntza lan-ingurunean aplikatzeko ez da nahikoa makineria edo objektu teknologikoak berritzea soilik. Teknologiak lagun diezaguke, baina proaktiboa izan behar dugu laguntza hori eraginkorra izan dadin. Berrikuntza teknologikoak eta enpresa-kudeaketari buruzko berriak ezagutzea bezain garrantzitsua da baliabide teknologiko eguneratuak izatea.

Gure inguruan ezagutza teknologiko ugari dugu eskura, gure enpresen barruan eta kanpoan. Agente teknologikoen sare zabala dugu eskura: teknologia- edo ikerketa-zentroak, ingeniaritza-enpresak eta ezagutza-zerbitzuak, industria-diseinuan adituak, lanbide-heziketako zentroak…

Bizkaiko Foru Aldundiak Txekeo Teknologikoak egitea ahalbidetzen duen programa eskaintzen du. Berorren bidez, enpresek, antzematen dituzten arazo teknologikoetarako konponbide zehatzak lor ditzakete, 4.0 Industriari buruz bere egoeraren analisi mardul batez gain.

Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiak harremanetan jartzen ditu enpresak agente teknologikoekin, ingeniaritza-enpresekin, diseinu industrialeko enpresekin, lanbide-heziketako zentroekin edo zentro teknologikoekin. Agente teknologiko horiek soluzio teknologikoak aztertu, identifikatu eta formulatzen dituzte, eta horiek praktikan jartzeko jarraibideak ematen dituzte, txekeo teknologikoen bidez.

Agente teknologiko batek zure enpresaren aldeko egin dezaken jakin nahi baduzu, ez izan zalantzarik, jarri harremanetan Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta aplikatu berrikuntza teknologikoa zure enpresan.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad