Kudeabide: zure enpresaren kudeaketa hobetzeak lehiakorragoa egiten du

Enpresa baten kudeaketa egokia bere funtzionamenduaren muina da, eta lehiakorra eta berritzailea izatea bermatzen duen elementua.Teknologia berriak erabiltzea, langileak espezializatzea, kudeaketa garatzeari eta hobetzeari denbora ematea, etab. edozein enpresaburuk baloratu behar dituen alderdiak dira.  Laburbilduz, enpresa baten kudeaketa hobetzearen helburua bere funtzionamendua hobetzea da eta, horrenbestez, baita bere lehiakortasuna ere.

Kudeaketa aurreratuko metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzea oso irtenbide eraginkorra izan daiteke enpresa baten kudeaketa hobetzeko. Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiak zure negozioaren kudeaketa hobetzen lagundu nahi dizu, Kudeaketa Aurreratuko Eredua erreferentziatzat hartuta.

Euskalit -ek zure enpresaren kudeaketari buruzko doako analisia eskaintzen du. Eskatu dezakezu www.kudeabide.com gunean. Azterketa honen bidez, lortuko dituzu proiektu pilotuak eta/edo zure enpresaren kudeaketa finkatzeko proiektuak sustatzeko aukera emango dizuten datuak.

Bizkaiko Foru Aldundiak Kudeaketa Aurreratuko Kudeabide Programa eskaintzen du. Haren bidez, enpresek euren kudeaketa sistemak hobetzeko laguntzak lor ditzakete.  Diru-laguntzak ematen zaizkie lehiakortasuna hobetzearen alde egiten duten Kudeaketa Aurreratuko Ereduarekin bat egindako kudeaketa hobetzeko proiektuei.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad