Horrela lagun diezaioke zure enpresari 3i 2023 Programak
Gaur egungo merkatuetan enpresak berritzaileak izan behar dira lehiakorrak izateko. Horixe da hobekuntzarako, nazioartera ateratzeko, eta oro har, enpresak eboluzionatzeko bide berriak zabaldu ditzakeen giltzarriak.
Horregatik, argi edukitzea zeintzuk diren gure proiektu berritzaileak osatzeko eskuragarri ditugun baliabideak eta etorkizunerantz norabide argian eta etengabean aurrera egin ahal izateko lortu ditzakegun laguntzak jakitea komenigarria da beti.
Bizkaiko enpresek Bizkaiko Foru Aldundiko laguntza jasotzen dute euren zereginerako, eta eskuragarri jartzen dizkien laguntza eta diru-laguntza anitzen artean, honakoa nabarmentzen da: Berrikuntzari, nazioartekotzeari eta inbertsioari laguntza integrala emateko 3i programa.
Laguntza-programa hau Bizkaiko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago (10 eta 249 langile artekoak), honako sektoreen barruan: Industria, Eraikuntza, Garraioa, Industriarekin lotutako zerbitzuak, Turismoa eta Handizkako Merkataritza. Gutxienez 500.000 euroko proiektuei diru-laguntzak emango zaizkie, non langileen gastua gehienez zenbatekoaren %50 den.
Inpaktu handiko proiektuei zuzenduta dago, enpresen lehiakortasun-posizioa hobetzen, enplegua sortzen eta fakturazioa handitzen eragin handia dute proiektuei, halaber. Inbertsio-osagai garrantzitsua duten proiektuak dira, enpresaren produktuetako edo produkzio-prozesuetako berrikuntzarekin lotutak, eta, kasu askotan, nazioarteko merkatu berrietara sartzea dakartenak.
Diruz lagundu daitezkeen gastuen artean honako hauek daude:
– Aktibo materialetako inbertsioa.
– Berrikuntza, inbertsio eta nazioartekotzerako aholkularitza-zerbitzuak.
– Atzerriko merkataritza-azoketako partaidetza.
– Garapen esperimentaleko eta bideragarritasun-azterlanetako jarduerak.
– Prozesuetako eta antolatzeko berrikuntzako jarduerak.
– Patenteen eta beste aktibo ez-material batzuen lorpena, baliozkotzea eta defentsa.
Laguntza hau eskatzeko epea 2023ko otsailaren 6tik 24ra da. Gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu esteka hau. Horretaz gain, 94 612 56 00 telefonora deitu dezakezu, edo nahiago izanez gero, utzi zure telefonoa eta geuk deituko dizugu.