Hobetu zure enpresaren kudeaketa lehiakorragoa izan dadin
Kudeaketa ezinbestekoa da edozein enpresa-jardueratarako, eta, beraz, kudeaketa-prozesuak optimizatzeak modu positiboan eragiten dio zure negozioaren errendimenduari. Horregatik, kudeaketa aurreratuko metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzea funtsezko estrategia izan daiteke enpresa baten kudeaketa hobetzeko.
Bizkaiko Foru Aldundiak zure negozioaren kudeaketa optimizatzen lagundu nahi dizu, Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erreferentziatzat hartuta.
Euskalitek zure enpresaren kudeaketari buruzko doako azterketa eskaintzen du. Hemen eska dezakezu: http://www.kudeabide.com. Kontraste horren bidez, zure enpresaren kudeaketa sendotzeko proiektu pilotuak eta/edo proiektuak lehenesteko datuak lortuko dituzu.
Kudeaketa aurreratuko Kudeabide Programak laguntzak eskaintzen ditu enpresek beren kudeaketa-sistemak hobe ditzaten. Kudeaketa Aurreratuaren Ereduarekin bat datozen kudeaketa hobetzeko proiektuak diruz lagunduko dira, baldin eta Euskaliten kontrastearen ondoren lehenetsi badira eta lehiakortasuna hobetzen badute.