Hobetu zure enpresaren berrikuntza eta inbertsio aurreratua, 2i Programari esker
Berrikuntza eta teknologikoki aurreratuak diren inbertsioak funtsezkoak dira zure enpresaren lehiakortasuna bultzatzeko. Aurrerapen teknologikoak aplikatzeak zure posizionamenduaren hobekuntza eragin dezake, eta nazioarteko merkatura sartzeko aukera eman.
Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen duen 2i Programari esker, gure lurraldeko enpresek aurrera egin dezakete eredu lehiakor moderno baterantz, non berrikuntza eta teknologia faktore bereizgarriak izango diren.
2i Programa 5 eta 100 langile bitarteko enpresei zuzenduta dago eta produktuetan, zerbitzuetan eta ekoizpen prozesuetan berritzera lagundu ahal du. Gainera, enpresek merkatuan duten egoera hobetu dezakete eta gauzen Interneta edo fabrikazio aurreratua arloetan inbertsioak sustatu ahal dituzte.
2i Programa 2022, 100.000 €-rainoko diru-laguntzak eskaintzen ditu eta enpresek bi proiektura bitarte aurkeztu dezakete.
Laguntza hau eskatzeko epea 2022ko martxoaren 21etik apirilaren 8ra da. Gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu esteka hau. Horretaz gain, 94 612 56 00 telefonora deitu dezakezu, edo nahiago izanez gero, utzi zure telefonoa eta geuk deituko dizugu.