ETEentzako Nazioartekotze 2022 Programa: bideratu zure enpresa merkatu globalera
Bizi garen mundu globalizatuan ezinbestekoa da nazioarteko merkatuetara sartzeko enpresek eskura dituzten tresna eta bitarteko guztiak erabil dezatela. Gizarte globalak enpresei dakarkien abantailetako bat da multinazionalak ez ezik, enpresa txiki eta ertainek ere nazioartekotzea lor dezaketela. Eta horrek lehiarako abantaila ekar dezake, baina jauzia oso ondo planifikatu behar da, gastuak ekar baititzake, antolaketan aldaketak eragin baititzake, langile berriak kontratatu, etab.
Bizkaiko Foru Aldundiak ETEentzako Nazioartekotze Programa 2022 eskaintzen du, Bizkaiko enpresa txikiak merkatu berrietan sar daitezen erraztera bideratuta dagoena. 5 eta 100 langile bitarteko enpresentzat eta produkzio edo zerbitzu sektoreetakoentzat da. Enpresa bakoitzak bi eskaera aurkez ditzake, bakoitza herrialde bakarrari zuzendua, eta eskabideen lehentasuna adierazi behar du.
Laguntzak 60.000 eurokoak izan daitezke, eta diruz laguntzen diren gastuen artean honako atal hauek daude:
–Langileen barne gastuak, herrialdean dauden bitartean egindakoa, dela bidaiagatik, dela modu jarraituan egindako lanagatik.
-Kanpo-merkataritzan espezializatutako teknikarien kontratazio berriak.
-Langileen bidaia- eta ostatu-gastuak, mantenua izan ezik.
–Proiektuari zuzenean lotutako kanpoko gastuak: nazioartekotzerako prestakuntza-gastuak, hizkuntzetako prestakuntza izan ezik; nazioartekotze-plana garatzea; azoketan parte hartzeko kosteak; merkatu berri batean produktu berri bat edo lehendik dagoena merkaturatzeko beharrezkoak diren aholkularitza- edo profesional-zerbitzuak; kanpoko aholkularitza eta ikerketak; eta sustapena eta publizitatea.
Laguntza hau eskatzeko epea 2021eko martxoaren 21etik apirilaren 8ra da.
ETEentzako Nazioartekotze 2022 Programan interesatuta bazaude, bisitatu esteka hau. Gainera, proiektua aurkeztu aurretik zure ideia programan egokitzen den egiazta dezakezu. Horretarako, 94 612 56 00 telefonora deitu dezakezu, edo nahiago izanez gero, utzi zure telefonoa eta geuk deituko dizugu.