Elkarlanean: berrikuntza errazteko lankidetza

Lankidetza giza aurrerapenaren oinarria da; izan ere, osoki garatzeko bestearekiko kontaktua behar duten animalia sozialak gara. Era berean, enpresa-arloan, enpresen arteko lankidetza funtsezkoa da lehiakortasuna handitu eta hobetzeko. Lankidetzari esker, enpresek, bestela, beren jardun-eremutik kanpo geratuko liratekeen proiektuei heldu diezaiekete, dela inbertsiorik ezagatik, dela baliabide edo baliabide teknologiko edo giza baliabideengatik.

Eta estrategia horri berrikuntza gehitzen badiogu osagai gisa, lankidetzak gure itxaropenak gaindituko dituzten emaitzak eman diezazkiguke. Izan ere, lankidetza eta berrikuntza oso tresna eraginkorrak dira enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak mota honetako esperientzien alde egiten du Elkarlanean programarekin. 5 eta 100 pertsona arteko plantilla duten enpresek osatutako partsuergorentzat bideratuta, Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, Industriarekin lotutako zerbitzuen, Turismoren eta Handizkako Merkataritzaren sektoreetako enpresek parte hartu dezakete.

Lankidetzan sortutako berrikuntza-proiektuak, enpresen arteko arrisku partekatuarekin, eta enpresa batzuentzat berrikuntzarako aukera duten negozio-aukeren bideragarritasun azterketak laguntzen dira diruz.

Lankidetza berrikuntzara daraman bide bat da. Zure enpresak ere lor ditzake indarrak batzea emaitzak biderkatzeko.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad