BFAk enpresen trantsizio berdea eta digitala babesten du

Trantsizio bikoitza deitzen duguna gure eredu ekonomikoak garapen iraunkorra bermatzeko aplikatu behar duen beharrezko aldaketa da. Digitalizazioa eta berrikuntza teknologikoa sustatzea, industria-prozesuek ingurumen-inpaktu txikia izan dezaten. Enpresak joera horretaz balia daitezke lehiakorragoak eta jasangarriagoak izateko, beren prozesuak optimizatuz eta, aldi berean, ingurumenarekiko errespetua hobetuz.

Bizkaiko Foru Aldundiak lagundu nahi die enpresei digitalizazio- eta ingurumen-berrikuntzako proiektuak sustatzeko, enpresa horien lehiakortasuna hobetzeko eta aztarna ekologikoa murrizteko.

Programa hau Bizkaiko enpresei zuzenduta dago, 5 eta 250 langile arteko plantillarekin sektore hauetan aritzen direnentzat: Industria, Eraikuntza, Garraioa, Industriari lotutako zerbitzuak, Turismoa eta Handizkako Merkataritza.

Laguntza-programak 4 dirulaguntza-lerro baditu:

I. Lerroa: planak egiteko eragile adituen laguntzarekin; plan horiek oinarrizko digitalizaziokoak, digitalizazio aurreratukoak edo ingurumen-berrikuntzakoak eta ekonomia zirkularrekoak izango dira.

II. Lerroa: oinarrizko digitalizazio-proiektuak: elektronikaren, informazioaren eta telekomunikazioen teknologia hauetakoren bat ezartzeko, besteak beste: merkataritza elektronikoa, kudeaketa-softwarea, produkzioa kudeatzeko sistema, logistika kudeatzeko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa, diseinu- eta kalkulu-aplikazioak, prozesu industrialen automatizazioa, plantako komunikazioak, telelana, zibersegurtasuna.

III. Lerroa: digitalizazio aurreratuko proiektuak: automatizazioaren eta datu-trukearen bidez fabrikazio aurreratuari aplikatutako sistema ziberfisikoen esparruko elektronikaren, informazioaren eta telekomunikazioen teknologiak erabiltzeko.

IV. Lerroa: ingurumen-berrikuntzaren arloko proiektuak egiteko, betiere ekonomia zirkularrarekin lerrokatuta.

Laguntza hau eskatzeko epea:

-I. Lerroa: 2022ko urtarrilak 1etik, 2022ko abenduak 31ra arte.
-II., III. eta IV. Lerroak: 2021eko urtarrilak 1etik, 2023ko ekainak 30era arte.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad