BFAk enpresen trantsizio berdea eta digitala babesten du
Trantsizio digitala eta berdea premiazko beharra bihurtu da egungo gizartean. Digitalizazioak produkzio-prozesuetan eraginkortasun handiagoa izatea ahalbidetzen du, pertsonen bizi-kalitatea hobetzen du eta konektibitate eta integrazio global handiagoa eskaintzen du. Bestalde, trantsizio berdearen helburua da ingurumen-inpaktua murriztea eta garapen iraunkorra sustatzea eremu guztietan. Bi trantsizioak funtsezkoak dira etorkizun iraunkorra bermatzeko, non ingurumena zainduko den eta pertsonen berdintasuna eta ongizatea bermatuko diren. Gainera, trantsizio digital eta berdeak aukera paregabea eskaintzen du enpleguak sortzeko eta hazkunde ekonomikorako, teknologia eta praktika jasangarrietan inbertituz.
Bizkaiko Foru Aldundiak lagundu nahi die enpresei digitalizazio- eta ingurumen-berrikuntzako proiektuak sustatzeko, enpresa horien lehiakortasuna hobetzeko eta aztarna ekologikoa murrizteko.
Programa hau Bizkaiko enpresei zuzenduta dago, 5 eta 250 langile arteko plantillarekin sektore hauetan aritzen direnentzat: Industria, Eraikuntza, Garraioa, Industriari lotutako zerbitzuak, Turismoa eta Handizkako Merkataritza.
Laguntza-programak 4 dirulaguntza-lerro baditu:
–I. Lerroa: planak egiteko eragile adituen laguntzarekin; plan horiek oinarrizko digitalizaziokoak, digitalizazio aurreratukoak edo ingurumen-berrikuntzakoak eta ekonomia zirkularrekoak izango dira.
–II. Lerroa: oinarrizko digitalizazio-proiektuak: elektronikaren, informazioaren eta telekomunikazioen teknologia hauetakoren bat ezartzeko, besteak beste: merkataritza elektronikoa, kudeaketa-softwarea, produkzioa kudeatzeko sistema, logistika kudeatzeko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa, diseinu- eta kalkulu-aplikazioak, prozesu industrialen automatizazioa, plantako komunikazioak, telelana, zibersegurtasuna.
–III. Lerroa: digitalizazio aurreratuko proiektuak: automatizazioaren eta datu-trukearen bidez fabrikazio aurreratuari aplikatutako sistema ziberfisikoen esparruko elektronikaren, informazioaren eta telekomunikazioen teknologiak erabiltzeko.
–IV. Lerroa: ingurumen-berrikuntzaren arloko proiektuak egiteko, betiere ekonomia zirkularrarekin lerrokatuta.
Laguntza hau eskatzeko epea 2023ko maiatzaren 2tik uztailaren 28ra da.