4.0 industriaren egoera Bizkaian

4.0 industriaren teknologiaren bat erabiltzen duten ekoizpen-industriako enpresen kopuruak behera egin badu ere, azpimarratu beharra dago berrikuntza horiek ezarri dituztenek in situ ikusi dituztela aplikazio horien ondorioak, edo, bestela esanda, onurak. Horien artean, nabarmentzekoa da kalitatearen, malgutasunaren, efizientziaren eta informazioaren gorakada. Alderdi guzti horiek abantaila eman diezaiekete Bizkaiko enpresei, ate joka dugun etorkizunean lehiatzeko.

BFAk, Barrixek (Bizkaiko Berrikuntza Behatokiak) eta Bilboko Merkataritza Ganberak Bizkaiko enpresetan berrikuntzak duen garrantziari buruzko Norabidea inkesta egin dute, eta, lortutako datuen arabera, Bizkaiko ekoizpen-enpresen % 58k teknologia berriek ekarritako onura bat edo gehiago aipatu ditu; 2019an, galdetutako enpresen % 39,2k bakarrik aipatu zituen 4 onura edo gehiago. Enpresa horiek gehien azpimarratzen dituzten onuren artean, informazioak izan du hazkunderik handiena, 2019ko % 42,1etik aurtengo % 69,5era. Beste onura nabarmen batzuk dira kalitatea (% 76,5eraino igo da), malgutasuna (% 65,5eraino) eta eraginkortasuna (% 16 handitu da, % 65,5eraino).

4.0 enpresen profila

Oro har, 4.0 industriaren teknologiekin lan egin duten enpresek oso antzeko profila dute, eta nekez aurkitzen da, mota horretako berrikuntzak egin dituzten enpresen artean, ezaugarri horiek ez dituenik. Multzo hauetan bana daitezke mota horretako enpresak:

  • Enpresa sortu berriak.
  • Berrikuntza-arloko langileak dituzten enpresak.
  • Plantilla handia duten enpresak (50 langile baino gehiago).
  • Enpresa kooperanteak.
  • Produkturen bat sarbide-fasean duten enpresak.
  • Esportazio-jarduera duten enpresak.

Teknologia horien ezarpen-maila

  • Errealitate birtuala (% 1,9): teknologia informatikoaren bidez eratutako ingurunea, bertan sartuta egotearen sentsazioa sortzen duena (errealitate birtualeko betaurrekoak edo kaskoa).
  • Ikusmen artifiziala (% 2,3): mundu errealeko irudiak atzematea, prozesatzea eta analizatzea, informazio gehigarria eman dezaten.
  • Robotika kolaboratiboa (% 2,6): robotek elkarri eragin diezaiokete, eta pertsonekin batera lan egin eta haiengandik ikas dezakete.
  • 3D inprimaketa (% 6,7): fabrikazio gehigarria edo 3D inprimaketa.
  • Big Data (% 5,1): datu-kantitate handiak bildu eta analizatzea, bai ekoizpen-sistemena bai bezero eta hornitzaileena, erabakiak hartzen laguntzeko.
  • Gauzen Internet (% 4,8): sistema ziberfisikoak. Elkarrekin konektatutako sistemak, gailuek elkarri eragiteko aukera ematen dutenak.
  • Cloud computing (% 11,1): enpresen ordenagailuetan egon beharrean hodeian dauden programa eta fitxategiekin lan egitea.
  • 3D simulazioak (% 11,7): lantegiko prozesuen eredu birtualak. Aukera ematen du lantegiko mundu fisikoa erreproduzitzeko, makinak, produktuak eta pertsonak barne, eta probak egitea ahalbidetzen du (biki digitalak ere baditu).
  • Datuen integrazioa (% 15,7): datuak, eragiketa-prozesuak, balio-katea (hornitzaileak eta bezeroak) eta sailak, softwarearen bidez (CRM, ERP, GMAO, etab.).
  • Errealitate areagotua (% 1,2): gure errealitatean elementu artifizialak sartzea.
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad