Txekeo Teknologikoak 2022

Zure enpresan arazo teknologikoren bat sortu bada Txekeo Teknologikoak irtenbidea izan daitezke.

Bizkaiko Foru Aldundiak Txekeo Teknologikoetarako dirulaguntzak eskaintzen ditu:

-Irtenbide zehatzak arazo zehatazerako, produktuetan/zerbitzuetan edo produkzio-prozesuetan eraginarekin.

-Konponbidearen ezarpena ez da sartzen txekeoan, berehalakoa izan ezean eta inpaktu txikieneko.

-Konponbideak osagai teknologikoa du.

 

Nortzuk egiten dituzte Txekeo Teknologikoak?

Azterketak agente teknologikoek gauzatzen dituzte: ingeniaritzako enpresak, diseinu industrialekoak, lanbide heziketako zentroak edo zentro teknologikoak.

Agente teknologikoak azterketa bat egin dezake, konponbide teknologikoak identifikatu eta ezarpen-plana egin.

 

Zer laguntzen da?

-Eragile teknologiko bat kontratatzeko gastua, produkzioko prozesu edo produktu/zerbitzu batean arazo jakin bati irtenbidea bilatzeko aholku emateko. Ondorioak emaitza-txosten batean jasoko dira.

-Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagunduko du azterketa teknologikoaren %80, gehienez ere 10.000 €, lagundutako eskaera bakoitzeko (programarako eskaera bakarra aurkez daiteke).

 

Norentzat?

Bizkaiko enpresak, 5-100 langile bitarteko plantilla badute.

Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, Industriarekin lotutako zerbitzuen, Turismoren eta Handizkako Merkataritzaren sektoreetakoak.

 

Agente Teknologikoak zure alde egin dezakeenaren inguruan informazio gehiago nahi duzue? Deitu 94 615 56 00 telefono-zenbakira eta deskargatu programaren fitxa.

 

Programaren xehetasunak >

Iaz emandako diru-laguntzak >

Konta iezaguzu zure proiektua orain >

Zalantzarik baduzu, deitu 946125600 telefono-zenbakira >

Eskariak aurkezteko epea:

Hasiera: 2022/05/02
Amaiera: 2022/09/30 13:30era arte
Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad