Txekeo teknologikoak 2020

Zure enpresan arazo teknologikoren bat sortu bada Txekeo Teknologikoak irtenbidea izan daitezke.

Txekeo Teknologikoko bi mota eskaintzen dizkizugu:

-Txekeo Teknologiko ohikoak (estandarrak)

Irtenbide zehatzak arazo zehatazerako, produktuetan/zerbitzuetan edo produkzio-prozesuetan eraginarekin.

Konponbidearen ezarpena ez da sartzen txekeoan, berehalakoa izan ezean eta inpaktu txikieneko.

Konponbideak osagai teknologikoa du.

– Txekeo Teknologiko 4.0

Enpresaren egoera 4.0 industrian aztertzen dute.

4.0 Industriara moldatzeko enpresarako eragin zehatzeko proposamena.

 

Nortzuk egiten dituzte Txekeo Teknologikoak?

Azterketak agente teknologikoek gauzatzen dituzte: ingeniaritzako enpresak, diseinu industrialekoak, lanbide heziketako zentroak edo zentro teknologikoak.

Agente teknologikoek azterketa bat egin dezake, konponbide teknologikoak identifikatu eta ezarpen-plana egin txekeo teknologikoaren bitartez.

 

Zer laguntzen da?

-Produktu edo produkzio prozesuko arazo zehatzari buruz Agente Teknologikoak  egindako aholkularitza; hots, Konponbideen Txostena.

-4.0 Industria arloan enpresaren egoeraren azterketa, aldatzeko proposamen zehatzak ezkaintzen dira.

-Bizkaiko Foru Aldundiak txekeo teknologikoaren %80ra bitarteko diru-laguntza emango du; hau da, gehienez 10.000 € enpresa bakoitzeko.

-Txekeoarekin harreman duten eta agente teknolgikoa den erakunde batek egindako kanpoko gastuak laguntzen dira

 

Norentzat?

Bizkaiko enpresak, 5-100 langile bitarteko plantilla badute.

Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, Industriarekin lotutako zerbitzuen, Turismoren eta Handizkako Merkataritzaren sektoreetakoak.

 

Agente Teknologikoak zure alde egin dezakeenaren inguruan informazio gehiago nahi duzue? Deitu 94 615 56 00 telefono-zenbakira eta deskargatu programaren fitxa.

 

Programaren xehetasunak >

Iaz emandako diru-laguntzak >

Konta iezaguzu zure proiektua orain >

Zalantzarik baduzu, deitu 946125600 telefono-zenbakira >

Eskariak aurkezteko epea:

Hasiera: 2020/06/22
Amaiera: 2020/09/30 13:30era arte
Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad