Warning: time() expects exactly 0 parameters, 1 given in /home/customer/www/123innovacion.eus/public_html/wp-content/themes/new_123/functions.php on line 62
Trantsizio Digitala eta Berdea Programa 2021

Trantsizio Digitala eta Berdea Programa 2021

Bizkaiko Foru Aldundiak dirulaguntzak emango dizkie enpresei digitalizazio- eta ingurumen-berrikuntzako proiektuak sustatzeko, enpresa horien lehiakortasuna hobetzeko eta aztarna ekologikoa murrizteko.

 

Zer laguntzen da?

Laguntza-programak 4 dirulaguntza-lerro baditu:

I. lerroa: planak egiteko eragile adituen laguntzarekin; plan horiek oinarrizko digitalizaziokoak, digitalizazio aurreratukoak edo ingurumen-berrikuntzakoak eta ekonomia zirkularrekoak izango dira.

II. Lerroa: oinarrizko digitalizazio-proiektuak: elektronikaren, informazioaren eta telekomunikazioen teknologia hauetakoren bat ezartzeko, besteak beste: merkataritza elektronikoa, kudeaketa-softwarea, produkzioa kudeatzeko sistema, logistika kudeatzeko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa, diseinu- eta kalkulu-aplikazioak, prozesu industrialen automatizazioa, plantako komunikazioak, telelana, zibersegurtasuna.

III. Lerroa: digitalizazio aurreratuko proiektuak: automatizazioaren eta datu-trukearen bidez fabrikazio aurreratuari aplikatutako sistema ziberfisikoen esparruko elektronikaren, informazioaren eta telekomunikazioen teknologiak erabiltzeko.

IV. Lerroa: ingurumen-berrikuntzaren arloko proiektuak egiteko, betiere ekonomia zirkularrarekin lerrokatuta.

 

Norentzat?

5 eta 250 pertsona bitarteko plantilla duten Bizkaiko enpresei zuzenduta, sektore hauetan aritzen direnentzat: Industria, Eraikuntza, Garraioa, Industriari lotutako zerbitzuak, Turismoa eta Handizkako Merkataritza.

 

Dirulaguntzen zenbatekoa

Planak egiteko: (I. Lerroa).
Diruz lagun daitekeen oinarriaren %80eko dirulaguntza, 10.000 € gehieneko dirulaguntza.
Ez da 1.000 eurotik beherako dirulaguntzarik emango.

Proiektuak gauzatzeko: (II, III. eta IV. Lerroak).
Planik gabe:
%50 dirulaguntza barne- eta kanpo-gastuetarako.
%10 dirulaguntza inbertsioarako.
Gehieneko dirulaguntza: 30.000 € (6.000 € barne-gastuetarako). (II. Lerroa).
Gehieneko dirulaguntza: 75.000 € (15.000 € barne-gastuetarako). (III. eta IV. Lerroak).

Planarekin:
%70 dirulaguntza barne- eta kanpo-gastuetarako.
%15 dirulaguntza inbertsioarako.
Gehieneko dirulaguntza: 90.000 € (10.000 € barne-gastuetarako). (II. Lerroa).
Gehieneko dirulaguntza: 140.000 € (20.000 € barne-gastuetarako). (III. eta IV. Lerroak).
%80 dirulaguntza eragile adituen laguntza- gastuetarako.
%50 dirulaguntza langile teknologoak kontratatzeko gastuetarako.

Ez da 3.000 eurotik beherako dirulaguntzarik emango II. Lerroan; eta III. eta IV Lerroetan, berriz, 6.000 eurotik beherakoak.

 

Diruz lagunduko dira:

-Plana egiteko agente adituak kontratatzeko gastuak. (I. Lerroa).
-Proiektuari zuzenean lotutako kanpoko gastuak (diruz lagundu ezin direnak izan ezik). (II., III. eta IV. Lerroak).
-Proiektura bideratutako langileen barne-gastuak. (II., III. eta IV. Lerroak).
-Hardwarean eta softwarean inbertitzea, diruz lagundu ezin diren gastutzat jotakoak izan ezik. (II. Lerroa).
-Inbertsioak Kontabilitate Plan Orokorraren 206., 212., 213., 215. eta 217. kategorietan. (III. eta IV. Lerroak).
-Eragile adituen laguntza-gastuak, proiektuaren kudeaketari buruzko aholkularitzarako. (II., III. eta IV. Lerroak).
-Langile teknologoak kontratatzeko gastuak. (II., III. eta IV. Lerroak).

 

Burutzeko epea

  1. Lerroa: 2021eko urtarrilak 1etik, 2021eko abenduak 31ra arte.
    II., III. eta IV. Lerroak: 2020ko urtarrilak 1etik, 2022ko ekainak 30era arte.

Informa zaitez programaren fitxa deskargatuz.

Eta zalantzak izan eta proiektua aurkeztu aurretik zuen ideia programarekin bat datorren egiaztatu nahi baduzue, gurekin kontsulta dezakezue. Guri deitu edo guk deituko dizuegu: 94 612 56 00.

 

Programaren xehetasunak >

Konta iezaguzu zure proiektua orain >

Zalantzarik baduzu, deitu 946125600 telefono-zenbakira >

Eskariak aurkezteko epea:

Hasiera: 2021/06/07
Amaiera: 2021/09/30 13:30era arte
Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad