Kudeabide 2021 – Kudeaketa aurreratua

Kudeaketa Aurreratuko tresnak eta printzipioak ezartzean lagundu diezaioke zure enpresari, lehiakortasuna hobetzeko.

Kudeabide, Eusko Jaurlaritzak, SPRIk eta EAEko hiru aldundiek batera koordinatzen duten programa da.

 

Zer laguntzen da?

Kudeaketa hobetzeko proiektuak, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduarekin bat badatoz eta lehiakortasuna hobetzen laguntzen badute. Proiektuak 2021ean hasi behar dira eta 2022ko urriaren 1a baino lehen amaitu behar dira.

Euskalit erakundeak zure enpresako kudeaketaren doako kontraste bat eskaintzen du. Kontraste hori www.kudeabide.com orrian eska daiteke. Hobetzeko gomendioak lortuko dituzu, proiektu pilotuak eta/edo finkatze-proiektuak garatzeko.

 

Norentzat?

5 eta 50 langile bitarteko plantilla duten Bizkaiko enpresak.

Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, Industriarekin lotutako zerbitzuen, Turismoren eta Handizkako Merkataritzaren sektoreetakoak.

 

Laguntzaren zenbatekoa proiektuan diruz lagundu daitezkeen gastuen %60aren baliokidea izango da, eta gehienezko dirulaguntza 7.200 €-koa izango da.

Aurreko edizioetan aurkeztutako proiektu-motak kontsulta ditzakezue.

Informa zaitez programaren fitxa deskargatuz. Eta zalantzak izan eta proiektua aurkeztu aurretik zuen ideia programarekin bat datorren egiaztatu nahi baduzue, gurekin kontsulta dezakezue. Guri deitu edo guk deituko dizuegu: 94 612 56 00.

 

Programaren xehetasunak >

Iaz emandako diru-laguntzak >

Konta iezaguzu zure proiektua orain >

Zalantzarik baduzu, deitu 946125600 telefono-zenbakira >

Eskariak aurkezteko epea:

Hasiera: 2021/05/10
Amaiera: 2021/09/30 13:30era arte
Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad