ETEentzako Nazioartekotze Programa 2021

Bizkaiko enpresak nazioarteko merkatuetan sartzea eta bertan iruantzea sustatzeko.

ETE bat zara eta zure enpresa herrialde berri batean sartzeko proiektua baduzu Bizkaiko Foru Aldundiak lagundu nahi zaitu. Informa zaitez.

60.000 euro arteko diru-laguntzak.

 

Zer laguntzen da diruz?

Langileen barne gastuak, herrialdean dauden bitartean egindakoa, dela bidaiagatik, dela modu jarraituan egindako lanagatik (diruz lagundu daitekeen gehieneko gastua: 300.000 €).

-Kanpo-merkataritzan espezializatutako teknikarien kontratazio berriak. Diruz lagundu daitekeen gehieneko gastua: 30.000 €.

-Langileen bidaia- eta ostatu-gastuak, mantenua izan ezik (diruz lagundu daitekeen gehieneko gastua: 20.000 €).

Proiektuari zuzenean lotutako kanpoko gastuak: nazioartekotzerako prestakuntza-gastuak, hizkuntzetako prestakuntza izan ezik; nazioartekotze-plana garatzea; azoketan parte hartzeko kosteak; merkatu berri batean produktu berri bat edo lehendik dagoena merkaturatzeko beharrezkoak diren aholkularitza- edo profesional-zerbitzuak; kanpoko aholkularitza eta ikerketak; eta sustapena eta publizitatea.

*Ez da herrialde berritzat hartuko enpresak ordezkaritza duen herrialdea, ez eta azken hiru urteetan sortutako negozio-bolumena hiru urte horietan enpresaren guztizko negozio-bolumenaren %5 baino handiagoa izan duena ere.

 

Norentzat?

Bizkaiko enpresentzako, 5 eta 100 langile bitartekoak, ekoizpen edo zerbitzu sektoreetakoak.

Enpresa bakoitzak bi eskaera aurkez ditzake, bakoitza herrialde bakarrari zuzendua, eta eskabideen lehentasuna adieraziko du.

 

Aurreko edizioetan parte hartu zuten proiektuak eta enpresak ezagutu ditzazu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, programaren fitxa deskargatu dezakezue.

Proiektua aurkeztu aurretik zuen ideia programara egokitzen den egiaztatu dezakezu, 94 612 56 00 zenbakira dei diezagukezue edo zuen telefono-zenbakia guri utzi.

 

Programaren xehetasunak >

Iaz emandako diru-laguntzak >

Konta iezaguzu zure proiektua orain >

Zalantzarik baduzu, deitu 94 612 56 00 telefono-zenbakira >

Eskariak aurkezteko epea:

Hasiera: 2021/04/19
Amaiera: 2021/05/07 13:30era arte
Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad