3i Programa 2022: Berrikuntza, nazioartekotzea eta inbertsioa oso-osorik laguntzeko

Enpresaren lehiakortasuna hobetzen duten inpaktu handiko proiektu integraletarako, berrikuntzarekin, nazioartekotzearekin eta inbertsioarekin zerikusia dutenak.

 

Berrikuntza, nazioartekotzea eta inbertsioa oso-osorik laguntzeko 3i Programari esker 500.000 euro arteko diru-laguntzak lortu ditzakezu.

 

Zer laguntzen da diruz?

Aktibo materialetako inbertsioa.

Berrikuntza, inbertsio eta nazioartekotzearen arloko aholkularitza-zerbitzuak.

Atzerriko merkataritza-azoketako partaidetza.

Garapen esperimentaleko jarduerak eta bideragarritasun-azterlanak.

Prozesuak eta antolaketa-moduak berritzeko jarduerak

Patenteen eta beste aktibo ez-material batzuen lorpena, baliozkotzea eta defentsa.

 

Norentzat?

Bizkaiko enpresak, 10-249 langile bitarteko plantilla badute, eta Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, Industriarekin lotutako zerbitzuen, Turismoren eta Handizkako Merkataritzaren Sektoreetan badihardute.

 

Aurreko edizioetan parte hartu zuten proiektuak eta enpresak ezagutu ditzazu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, programaren fitxa deskargatu dezakezue.

Proiektua aurkeztu aurretik zuen ideia programara egokitzen den egiaztatu dezakezu, 94 612 56 00 zenbakira dei diezagukezue edo zuen telefono-zenbakia guri utzi.

 

Programaren xehetasunak >

Iaz emandako diru-laguntzak >

Konta iezaguzu zure proiektua orain >

Zalantzarik baduzu, deitu 94 612 56 00 telefono-zenbakira >

Eskariak aurkezteko epea:

Hasiera: 2022/02/07
Amaiera: 2022/02/25 13:30era arte
Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad