2i Programa 2022 Berrikuntza eta inbertsio aurreratua sustatzeko
Berrikuntzaren eta teknologikoki aurreratuak diren inbertsioen bidez zuen enpresaren lehiakortasuna handitzeko.
Zer laguntzen da diruz?
–Produktu edo zerbitzu berriak diseinatzea edo garatzea ala jada existitzen direnak eskaintzeko hobekuntza nabarmenak gauzatzea.
-Negozio-eredua aldatzea balio erantsi handiagoa duten elementuen salmentara bideratzeko.
-Berrikuntza, merkatu berrietara irekitzeko eta produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko bide berriak sortzeko.
–Ekoizpen prozesuetan berrikuntzak txertatzea edo existitzen den beste baten etapetako batean hobekuntza nabarmenak sartzea.
-Ekoizpeneko ekipamenduak modernizatu, hobetu eta zabaltzeko inbertsioak.
–Antolakuntzaren eraldaketa, pertsonen eta taldeen protagonismoan
-Europako, nazioarteko edo atzerrian estatuko patenteen eskabideak aurkeztu eta izapidetzea.
2i programan sartuko diren enpresek ere jaso dezakete FILPE Berrikuntza-Funtsa-ren bitartez egindako maileguen finantza-gastuei dirulaguntza (Elkargi SGR-ren bidez eskatutakoa).
Norentzat?
Bizkaiko enpresak, 5-100 langile bitarteko plantilla badute, eta Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, Industriarekin lotutako zerbitzuen, Turismoren eta Handizkako Merkataritzaren Sektoreetan badihardute.
Laguntza eskuratu dezaketen jarduerak 2020ko urtarrilaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitarteko epearen barruan hasi eta amaitu behar dira.
2i Programa 2022, 100.000 €-rainoko dirulaguntzak eskaintzen ditu eta enpresek bi proiektura bitarte aurkeztu dezakete.
Informazio gehiago nahi izanez gero, programaren fitxa deskarga dezakezue.
Eta zalantzak izan eta proiektua aurkeztu aurretik zuen ideia programarekin bat datorren egiaztatu nahi baduzue, 94 612 56 00 zenbakira dei diezagukezue edo zuen telefono-zenbakia guri utzi.
Eskaerak aurkezteko epea: martxoaren 21etik apirilaren 8ra arte.
Hasiera: 2022/03/21
Amaiera: 2022/04/08 13:30era arte
Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira