Atzipentasuna

Erabilerraztasunaren bidez, zenbait erabiltzaile taldek Interneten nabigatzeko dituzten oztopoak desagerrarazi nahi dira, edo behinik behin gutxitu; hala, informazioa eskuratzeko modua izango dute. Erabiltzaileek zailtasun fisikoak eta psikikoak izan ditzakete, baita darabilten teknologiarekin lotutakoak ere:

-Ikusteko, entzuteko edo mugitzeko arazoak

-Edukia ulertzeko zailtasuna

-Intuizio gutxiko nabigazioa

-Konexio motela

-Nabigatzaile zaharkituak edo edukia ondo interpretatzen ez dutenak

-Zenbait tresna ez izatea (arratoia, teklatua, etab.)

Bizkaiko Foru Aldundiak jakin badaki zein garrantzitsua den erabilerraztasuna interneten, edozeini ematen diolako aukera Bizkaiko Foru Aldundiaren edukietan sartzeko. Horregatik, erabilerraztasuna betetzen eta egunez egun hobetzen saiatzen da.

Gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundiaren zenbait web gune ez dira erabilerrazak, gehienbat web gunearen konplexutasun teknikoagatik edo egun oraindik diren zailtasun teknologikoengatik, baina pixkanaka bizkaia.eus-eko web gune guztiak erabilerrazak izatea lortzea da helburua.

Zehazkiago, www.bizkaia.eus web guneak erabilerraztasuna betetzen du, Web 1.0 Eduki erabilerrazen Jarraibideen (A Bikoitza maila) eta XHTML 1.0ren gomendioen arabera, eta bereziki azpimarratzen da egitura, aurkezpena, edukia eta funtzionaltasuna bereiztea.

www.bizkaia.eus web gunearen pean dauden orriei aplika dakieke erabilerraztasuna betetze hori, leiho berrian irekitzen diren esteketara garamatzaten orriei izan ezik.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad