Oja-rem Industriak: teknologiak integratzen

Begoña San Miguel, Oja-rem Industriako Zuzendari nagusia.

Automobilgintzaren sektorean irekiak izatea oso garrantzitsua da. Nahiz eta produktu propiorik ez eduki, berritzea posiblea da, bi teknologia ezberdinak integratzen, alegia. Gure enpresan, adibidez, ekoizpen-unitate berean integratu ditugu transfer-teknologia eta serbomotorra duten prentsak.