Berritasunetara harpidetu

Berritzaileak dira berritasunen bat duten eta enpresaren lehiatzeko gaitasuna hobetzera bideratuta dauden proiektu guztiak, teknologikoak direnak zein teknologikoak ez direnak. Horrez gain, merkatuan eragin handia izan behar dute.

Zalantzarik baduzu, egin begiratua Dekretuari edo, nahiago baduzu, hitz egin gurekin!

Bai, eskari guztiak Internet bidez aurkeztu behar dira, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualean. Bulegoan sartzeko BizkaiBai zerbitzuan alta egin beharko duzu.

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailean bertan eska dezakezu, zure nortasun-agiria aurkeztuta. Doakoa da!

Dekretu guztiek “Erakunde onuradunak” izeneko artikulu bat dute. Artikulu horretan dago zehaztuta erakundeek zer baldintza bete behar dituzten diru-laguntza jasotzeko eskubidea izateko. Espresuki zer erakunde salbuesten diren ere azaltzen da.

Intzidentzia nagusiak langileen eta jarduera ekonomikoaren arloetan sortzen dira.

Begira ezazu dekretuetan. Guztiek dute diruz lagundu daitezkeen gaien, hau da, babes daitezkeen jardueren gaineko artikulu bat. Programaren esparruan zer jarduera sartzen ez diren ere zehaztu ohi da. Ez dugu itxaropen aizunik sortu nahi!

Normalean beste artikulu bat ere izaten da dekretuetan, diruz lagundu daitezkeen gastuei buruzkoa, non diru-laguntza jaso dezaketen gastu-motak biltzen diren. Gastuak kontatzeko muga batzuk daude. Begiratu ondo zer muga diren!

Oro har, hauek dira ideia nagusiak:

  • Izango duen eragin ekonomikoa, hazteko ahalmena eta proiektuaren sendotzea.
  • Proiektua enpresarentzat zenbateraino den berritzailea.
  • Proposamenaren izaera integratzailea eta enpresaren negozio-ereduarekiko koherentzia.

Irizpide gehiago ere badaude, eta dekretu arautzaile bakoitzean kontsulta ditzakezu.

Europako araudiaren arabera, ENPRESA BAKARRAK haien artean gutxienez lotura hauetakoren bat duten sozietateak dira:

  • Enpresa batek du beste enpresa bateko akziodun edo bazkideen boto-eskubideen gehiengoa.
  • Enpresa batek beste sozietate bateko administrazio-, zuzendaritza- edo kontrol-organoko kideen gehiengoa izendatzeko edo atzera botatzeko eskubidea
  • Enpresa batek beste enpresa baten gainean eragin nagusia izateko eskubidea du, harekin sinatutako kontratu bati edo bigarren enpresaren estatutuko klausula bati jarraikiz.
  • Beste enpresa bateko akziodun edo bazkide den enpresa batek kontrolatzen du, bakar-bakarrik, lehen enpresa horretako akziodun edo bazkideekin sinatutako akordio bati jarraikiz, akziodunen boto-eskubideen

Gai hori oso garrantzitsua da, minimis muga kalkulatzeko ENPRESA BAKARRA osatzen duten sozietateen laguntzak hartu behar baitira aintzat.

Minimis laguntzak Europar Batasuneko estatuek enpresei ematen dizkietenak dira; lehiatzeko gaitasunean eragin mugatua dute eta, horregatik, laguntzak eman aurretik ez dago Europako Batzordearekin harremanetan jarri beharrik.

Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuko 1. ataleko 107. artikuluaren arabera, hiru urteko aldian ematen diren laguntzak, 200.000 euro baino gehiagokoak ez badira, ez dira estatuko laguntzatzat hartzen.

Beraz, enpresa batek hiru ekitalditan gehienez 200.000 euro jaso ditzake minimis laguntzen bitartez.

Gogoratu maiz egiten den beste galdera bateko erantzunean azaldu dizugun ENPRESA BAKARRAREN kontzeptua. Kalkuluak egoki egiteko, enpresa hori osatzen duten sozietateen laguntzak batu behar dira.

Norgehiagoka-prozeduran proiektu guztiek elkarrekin lehiatzen dute. Hori dela eta, ebaluazio-prozesuan proiektuak sailkatzen dituzte eta aurrekontuak agortu arte finantzatzen dira.

Lehia libreko prozeduretan, proiektu bakoitza programako irizpideen arabera ebaluatzen dute, irizpide horiek betetzen dituen ala ez jakiteko. Horregatik, oso garrantzitsua da eskari osoak aurkezten diren ordena, hori baita aurrekontua banatzeko irizpidea.