Legezko Abisua

Klausula

www.bizkaia.eus web gunearen jabetza intelektual eta industrialeko eta bere edukietako (testuak, irudiak, soinuak, audioa, bideoa, diseinuak, sorkuntzak, software-a) eskubide guztiak Bizkaiko Foru Aldundiarenak dira eta ez dira, izaera pertsonaleko datuen tratamenduaren aplikazioko esparruan, jendeak atzitzeko iturria.

Datu pertsonalen babesaren bermea

Bizkaiko Foru Aldundiak bermatu egiten du bere erabiltzaileengandik jasotzen dituen datuen jasoketa eta tratamenduen konfidentzialtasun zorrotza. Halaber, datu pertsonalak babesteari dagokionez legez ezarrita dauden segurtasun mailak hartu dira eta erakundearen eskura dauden bitartekoak eta neurriak instalatu dira bere eskuetan dauden datu pertsonal horien galera, okerreko erabilera, aldarazpena, horiekiko baimenik gabeko atzipena eta datu horien lapurreta saihesteko.

Jasoko diren datu pertsonalek tratamendu automatizatua edukiko dute eta Bizkaiko Foru Aldundiak automatizatu dituen bidezko fitxategietan sartuko dira. Jaso diren datu horiek bakarrik erabiliko dira harpidetza-formularioan bertan deskribatu diren helburuetarako.

Izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoak (DBLO) ezarri duena betez BizkaiMedian erregistratuta dauden pertsonek aukera dute edozein unetan euren eskubideak betearazteko, hau da, datu horietara iristea eta horiek zuzentzea eta ezeztatzea, datuen lagapenerako bere adostasuna ukatzea, eta horiek Legean bertan eta hori garatzen duten arauetan ezarri diren terminoetan egingo dira; horiek ez ezik, Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko Legean (34/2002 Legea, uztailaren 11koa) ezarri dena beteko da.

Bizkaiko Foru Aldundiak bitarteko tekniko egokiak jarriko ditu pertsona erregistratuen eskuetan, zertarako-eta datu pertsonal horiek eman aurretik Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Politikari buruzko ohar hau edo garrantzitsua izan daitekeen bestelako informazioa ezagutzeko eta euren onespena emateko aukera izan dezaten, ostean Bizkaiko Foru Aldundiak pertsona erabiltzaileen datu pertsonalen tratamendu automatizatua egin dezan.