Zure enpresaren kudeaketa hobetzea funtsezkoa da lehiakorragoa izateko

Kudeaketa edozein enpresa-jardueraren motorra dela baieztatzea ez da izango sorpresa handia inorentzat. Ezinbestekoa da enpresa baten kudeaketa-prozesuak optimizatzea, behar bezala funtziona dezan. Horregatik, zure negozioaren errendimenduari mesede egingo dio kudeaketa hobetzeko metodoak aplikatzea aukeratzen baduzu.

Enpresa baten kudeaketa-prozesuak berrikusteak oso informazio erabilgarria eman diezaguke merkatuan lehiakortasuna hobetzeko. Helburua beti izan behar da indarrak areagotzea eta ahuleziak murriztea, horrela, jasan ditzakeen aldaketa eta inguruabarretara hobeto egokitzeko.

Kudeaketa aurreratuko metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzea oso irtenbide eraginkorra izan daiteke enpresa baten kudeaketa hobetzeko. Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiak zure negozioaren kudeaketa hobetzen lagundu nahi dizu, Kudeaketa Aurreratuko Eredua erreferentziatzat hartuta.

Euskalit -ek zure enpresaren kudeaketari buruzko doako analisia eskaintzen du. Eskatu dezakezu www.kudeabide.com gunean. Azterketa honen bidez, lortuko dituzu proiektu pilotuak eta/edo zure enpresaren kudeaketa finkatzeko proiektuak sustatzeko aukera emango dizuten datuak.

Kudeaketa Aurreratuko Kudeabide Programak enpresek euren kudeaketa sistemak hobetzeko laguntzak bideratzen ditu. Diru-laguntzak ematen zaizkie lehiakortasuna hobetzearen alde egiten duten Kudeaketa Aurreratuko Ereduarekin bat egindako kudeaketa hobetzeko proiektuei, Euskalitek egindako kontrasteren ondorioz lehentasuna ematea erabaki direnak.

Ez galdu aukera hau eta etekina atera Kudeabide programari. Zure enpresaren kudeaketa hobetuz gero lehiakorrago bihurtuko da.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad