Zure enpresa 4.0 Industriara egokitu nahi duzu? BFA-k horretan lagundu diezazuke

BFA-k bere erronketan Bizkaiako enpresekin elkarlanean aritzeko konpromisoa mantentzen du berrikuntza eta modernizazioaren bidean lagunduz. Gure enpresek lehiakorrak izaten jarrai dezaten, bai berrikuntza teknologikoari bai 4.0 Industriara egokitzeari arreta jarri behar diogu.

Bai 4.0 Industriak bai berrikuntza teknologikoak berebiziko garrantzia dute gure enpresen lehiakortasuna segurtatzerako orduan. 4.0 Industriak 4. industria-iraultza irudikatzen du: produkzio-bideak antolatzeko eta enpresaren prozesu guztietan berrikuntza teknologikoa aplikatzeko modu berri bat. Zure enpresa atzean ez geratzea nahi baduzu, utz iezaguzu zuri laguntzen.

Jakingo duzunez gero, BFA-k enpresa bizkaitarrei zuzenduriko laguntza katalogo bat du. Zehazki, berrikuntza teknologikoarekin eta 4.0 Industriarekin erlazionatutako bi laguntza eskaintzen ditugu:

Oraintsu, Basque Industry 4.0. kongresuaren ospatu zen, edizio honetan kongresu hau 4.0 Industriaren inguruko esperientziak zabaldu, informatu eta partekatzeko Euskadiko bilgune nagusia bihurtu da. Ekitaldi honetan esperientziak, 4.0 Industriari buruzko adibide praktikoak eta enpresak errealitate berri honetara moldatzeko egon daitezkeen bideak komunean jarri dira.

4.0 azterketa teknologikoak: programa honen bidez, enpresek 4.0 Industriari buruzko egoeraren azterketa jaso dezakete, aurrerapen-ekintza zehatzak lortzeaz gain, enpresentzako inpaktu handienak dituztenak aukeratuz.

Horretarako, BFA-k enpresa teknologikoak (ingeniaritza-enpresak, industria-diseinukoak, lanbide-heziketako zentroak edo zentro teknologikoak) harremanetan jartzen ditu horiek baitira irtenbide teknologikoak aztertu, identifikatu eta formulatzen dituztenak.

Berrikuntzaren eta Inbertsio aurreratuaren sustapenerako 2i programa: Programa honek enpresei produktu, zerbitzu eta produkzio eta negozio prozesuetan berrikuntzak egiten laguntzen die; merkatuan duten lehiakortasun egoera hobetzea ahalbidetzen du eta inbertsioak sustatzen ditu fabrikazio aurreratuan, gauzen interneten eta abar.

Deialdi berriei adi manten zaitez. Gure buletinera harpidetzen bazara berrikuntza teknologikoarekin eta 4.0 Industriarekin erlazionatutako BFA-ren laguntzen gainean eguneratutako informazioa jasoko duzu.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad