Vigila tu entorno

 

Zaindu ezazu zure ingurunea. Berrikuntza hortxe dago

Badakizu iritsi dela berritzeko unea, antzeman duzu eta horixe da erabaki zuzena, baina ez dakizu nondik hasi.

Batzarrak, barne-analisiak, produktu eta zerbitzuen analisiak eta beste hainbat egin ondoren, itopuntura iritsi zara. Ez da dena pikutara bidaltzeko unea. Galdetu al diozu zeure buruari beste batzuek zer egiten dute, zein diren merkatuko joerak eta zure produktuaren ezaugarriak ondo egokitzen al zaizkion eskariari?

Litekeena da irtenbidea zure enpresa barruan bakarrik ez egotea; litekeena da irtenbidea zure enpresatik kanpo aurkitu behar izatea. Adibidez, crowdsourcing delakoa erabil dezakezu berrikuntzako gaietarako lan-tresna gisa; profil oso berritzailea duten enpresek erabiltzen duten lankidetzarako modu bat da.

Zaila izan daiteke inguruneko seinaleak antzematea. Horregatik, batere aukerarik gal ez dezazun, zenbait aholku emango dizkizugu:

 

  • Azokak, gertaerak, hitzaldiak. Zure enpresaren sektorearekin lotutako gaiez hitz egiten den leku oro da informazio-iturri. Kontaktuak egiteko eta azkeneko berritasunak ezagutzeko une ezin hobea ere bada.

 

  • Kanpoko iturriak, hala nola komunikabide orokorrak eta espezializatuak, sare sozialak, lehiakideen kanalak, patenteak… funtsezko erreferentziak dira etorkizuneko zer behar edo proiektu lantzen ari diren jakiteko.

 

  • Bezeroekin, hornitzaileekin, sektoreko adituekin… egiten diren batzarrak, ideiak elkartrukatuta. Ezarritako aldizkakotasun batekin berrikuntzari buruz hitz egiteko elkartuko diren lan-taldeak sortzea aukera benetan interesgarria izan daiteke, nahiz eta antolatzeko oso zaila izan.

 

  • Pentsatu al duzu inoiz beste enpresa batzuekin lankidetzan jardutea? Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat programa ditu, ELKARLANEAN programa esaterako, enpresen arteko lankidetza eta beste organismo batzuen bitartekaritza babesten dituena.

 

  • Zaintza Teknologikoa. Intereseko teknologiekin lotutako informazio zientifikoak edo teknikoak bilatzeko eta biltzeko prozesuak sortzea.

 

  • Eta benetan oso interesgarria den zerbait. Irten gaitezen gure lan-esparrutik. Beste sektore batzuen ideiak estrapolatzeak bereizi egin gaitzake. Araka itzazu ohiko lanetik kanpoko beste esparru batzuk, ikuspegi berriak