Zabaldu merkatu berriak zure enpresarentzat, ETEentzako Nazioartekotze 2020 Programaren bidez

Gaur egun, gizarte globalizatuan bizi gara, eta nazioarteko merkatuetara sartzea lehentasuna da enpresentzat. Enpresa handientzat ez ezik, enpresa ertainentzat eta ETEentzat ere onuragarriak izan daitezke beren mugetatik kanpo aukera berriak aurkitzea.

Zure enpresa nazioartekotzeak hainbat gastu ekar ditzake, antolaketan aldaketak eragin, langile berriak kontratatu, etab. Urrats garrantzitsua da, eta oso ondo planifikatu behar duzu, zure enpresarentzat onuragarria izan dadin.

Bizkaiko Foru Aldundiak enpresentzako laguntza-programa batzuk eskaintzen ditu. Horietako bat ETEentzako Nazioartekotze Programa 2020 da, Bizkaiko enpresa txikiak merkatu berrietan sar daitezen erraztera bideratuta dagoena. 3 eta 100 langile bitarteko enpresentzat eta produkzio edo zerbitzu sektoreetakoentzat da.

60.000 euro arteko diru-laguntzak eskaintzen dira eta Bizkaiko enpresak herrialde berri baten merkatuan sartzeko proiektuak diruz laguntzen dira. Enpresa bakoitzak bi proiektu aurkez ditzake gehienez, horietako bakoitza herrialde bakarrari zuzenduta eta haien lehentasuna adieraziz

Diruz lagundu daitezkeen gastuen artean honako hauek daude:

-Nazioartekotze-plana garatzea.

-Langileen gastua, herrialdean dauden bitartean egindakoa, dela bidaiagatik, dela modu jarraituan egindako lanagatik.

-Kanpo-merkataritzan espezializatutako langileen kontratazio berriak.

-Nazioarteratzeko prestakuntza-gastuak.

-Azoketan parte hartzeko kosteak.

-Merkatu berri batean produktu berriak merkaturatzeko aholkularitza-zerbitzuak.

-Ikerketak, sustapena eta publizitatea.

 

ETEentzako Nazioartekotze 2020 Programan interesatuta bazaude, bisitatu esteka hau. Gainera, proiektua aurkeztu aurretik zure ideia programan egokitzen den egiazta dezakezu. Horretarako, 94 612 56 00 telefonora deitu dezakezu, edo nahiago izanez gero, utzi zure telefonoa eta geuk deituko dizugu.

Laguntza hau eskatzeko epea 2020ko martxoaren 30etik apirilaren 24ra da.

Deialdi berriei adi manten zaitez. Gure buletinera harpidetzen bazara berrikuntza teknologikoarekin, nazioartekotzearekin eta inbertsioarekin lotutako BFAren laguntzei buruzko informazio eguneratua jasoko duzu.

Bizkaiko Foru Aldundiak zure enpresa nazioartekotzen lagundu nahi dizu. Informa zaitez!