Txekeo Teknologikoak: berrikuntza teknologikorako diagnostikoa eta laguntza

Enpresak errealitate ekonomiko berrira egokitzeko, non teknologia faktore erabakigarria baita beren lehiakortasuna eta merkatuan duten presentzia sustatzeko, etengabeko ahalegin irmoa egin behar da. Eguneratutako baliabide teknologikoak izatea, eta berrikuntza teknologikoak eta enpresa-kudeaketari dagozkionak eguneratuak izatea gero eta beharrezkoagoak dira edozein enpresarentzat. Ingurune ekonomikoa gero eta dinamikoagoa da, eta horrek enpresak aldaketara eta berrikuntzara irekita egotera behartzen ditu.

Agente teknologikoen sare zabala dugu eskura: teknologia- edo ikerketa-zentroak, ingeniaritza-enpresak eta ezagutza-zerbitzuak, industria-diseinuan adituak, lanbide-heziketako zentroak…

Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiak Txekeo Teknologikoak egitea ahalbidetzen duen programa eskaintzen du. Berorren bidez, enpresek, antzematen dituzten arazo teknologikoetarako konponbide zehatzak lor ditzakete, 4.0 Industriari buruz bere egoeraren analisi mardul batez gain.

Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiak harremanetan jartzen ditu enpresak agente teknologikoekin, ingeniaritza-enpresekin, diseinu industrialeko enpresekin, lanbide-heziketako zentroekin edo zentro teknologikoekin. Agente teknologiko horiek soluzio teknologikoak aztertu, identifikatu eta formulatzen dituzte, eta horiek praktikan jartzeko jarraibideak ematen dituzte, txekeo teknologikoen bidez.

Agente teknologiko batek zure enpresaren aldeko egin dezaken jakin nahi baduzu, ez izan zalantzarik, jarri harremanetan Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta aplikatu berrikuntza teknologikoa zure enpresan.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad