Teknologiaren garrantzia berrikuntzan

Berrikuntza erdiesteko ideia berritzaileak eta izaera ekintzailea ezinbestekoak dira. Honetaz gain, lan eremuan emandako berrikuntzak islatzen laguntzen duten mekanismo praktikoak ere beharrezkoak dira. Teknologiak sekulako eragina du egungo gizartean, horrela, ezinbestekoa da  gure enpresak lehiakorrak izaten jarraitzeko xedearekin alor teknologikoan eguneratuta egotea.

Ekonomia garaikidean, enpresek modu egokian eguneratutako baliabide teknologikoak behar dituzte. Horretaz gain, teknologiaren alorrean ematen ari diren berrikuntzei adi egotea oso garrantzitsua da, izan ere, teknologia hauek mugitzen diren eremuak zeharo dinamikoak dira eta jakina, irekitak egon behar dira aldaketa eta berrikuntza hauen egokitzera.

Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiak Azterketa Teknologikoak egitea ahalbidetzen duen programa eskaintzen du. Berorren bidez, enpresek, antzematen dituzten arazo teknologikoetarako konponbide zehatzak lor ditzakete, 4.0 Industriari buruz bere egoeraren analisi mardul batez gain.

Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiak enpresak agente teknologikoekin, diseinu industrialeko enpresekin, ingenieritza enpresekin, lanbide-heziketako zentroekin edota gune teknologikoekin harremanetan jartzen ditu. Agente teknologiko hauek, konponbide teknologikoak aztertu, identifikatu eta aurkezteaz gain, Azterketa edo Txekeo teknologikoaren bitartez ezarritako plan bat erdiesten dute.

Enpresaren beharrizan teknologikoak aztertzea eta haztatzea ezinbestekoa da. Bereziki, enpresa bakoitzaren beharrizanei egokitutako konponbide zehatzak eskaintzen badira.

Lotura honetan eskuragarri dago azterketa teknologiak egiteko gidaliburua, dudarik gabe, enpresen lehiakortasuna hobetzeko oso erabilgarria izan daitekeen tresna.