Nolakoak dira enpresa berritzaileak?

Bizkaiko enpresen multzoaren barruan, berrikuntzaren aldeko apustua sistematikoki egiten duten enpresen talde bat dago, lehiakortasun abantaila gisa. Horri esker, merkatuko erronkei bermeekin aurre egin diezaiekete eta indarreko ekonomia egoerara moldatzeko beharrezko aldaketak bideratu ditzakete.

Bizkaiko Foru Aldundiak enpresa inkesta bat egin du Barrixe (Bizkaiko Berrikuntza Behatokia) eta Bilboko Merkataritza Ganberarekin batera. Azterlan honen izena Norabidea da eta berrikuntzak Bizkaiko enpresetan duen eraginari buruz hitz egiten du.

Besteak beste, berrikuntzaren aldeko apustua egin duten Bizkaiko enpresen datuak azpimarratu behar ditugu. Horrela, profil bat burutu dezakegu, enpresa berritzaileak nolakoak diren, eta ezaugarri nagusienak zeintzuk diren jakin ahal izateko.

Norabidearen arabera, berrikuntza ezaugarri bereizletzat dute Bizkaiko enpresa guztiek hainbat ezaugarri partekatzen dituzte:

-Gehienak 50 langile baino gehiagoko enpresak dira.

Sortu berriko enpresak dira, abiarazten ari den negozio ziklo batekin.

-Beste enpresekin lankidetzan aritzen dira proiektuetan.

Laguntza publikoak jaso dituzte euren jarduerak burutzeko.

I+G+i alorreko langileak dituzte.

Jarduera esportatzailea abiarazten dute, kasu anitzetan esportazioa enpresaren jarduera garrantzitsua da.

Merkatuaren edo ekonomia testuinguruaren eragin gutxi jasotzen dute.

-Gehienek euren itxaropenak bete dituzte ezarritako berrikuntza jarduerei dagokienez.

Zure enpresak honako ezaugarrietako bat baldin badu, zeren zain zaude berritzeko? BFAn erraz jarriko dizugu. Informatu 94 612 56 00 telefonoan edo gure web orrian, edo, nahiago baduzu, utzi zure zenbakia eta geuk deituko dizugu.