Nola eskatu online BFAko berrikuntzarako laguntzak?

Bizkaiko Foru Aldundiak urtero hainbat laguntza programa eskaintzen du, enpresetarako berrikuntza,  nazioartekotze eta inbertsioaren alde egiteko. Diru-laguntza horiek eskatzeko prozesua erraza da, interesatuek hainbat urrats jarraitu behar dute, eroso asko, euren ordenagailuetatik.

Hona hemen, BFAko berrikuntzarako laguntzak Interneten bidez eskatzeko prozesua.

1-Informatu laguntzei eta baldintzei buruz

Laguntza bat eskatu baino lehen, bisitatu gure atala: “Berritzeko laguntzak”. Bilatu hor interesatzen zaizun laguntza eta informatu bere ezaugarriei eta eskatzeko baldintzei buruz.

2-Sartu Bulego Birtualean

Sartu zaitezke Bulego Birtualean esteka honetatik.  Harekin jarduteko, Bizkaibai txartela edo sinadura elektronikoaren ziurtagiria eduki behar duzu, besteak beste, Izenpe, NAN Elektronikoa, B@K, FEA, B@KQ

3-Egin zure eskaera Bulego Birtualean

BFAk zuen eskura  eskuliburu jarri du, non aurretiko baldintza eta eman beharreko pauso guztiak zehazten diren, eta baita laburpen bideo bat ere, prozesua nolakoa den ikusi ahal izateko.

 

Horrez gain, eskaera osatzeko laguntza behar baldin baduzu,  deitu ahal diguzu eta hitzordu bat eskatu.  Ekonomia eta Lurralde Garapeneko Departamentuaren bulegoetan erakutsiko dizugu nola erabili bulego birtuala. Horrez gain, eskaera bertan eskuragarri jarritako ordenagailuetatik egin ahal izango duzu.

Ikusten duzun bezala, erraz jarri dizugu. Berrikuntzarako diru-laguntza eskatzea oso prozesu erraza da. Gogoratu hemen gaudela zure enpresari berritzen laguntzeko. Animatu eta bat egin berrikuntzarekin!