Patente

 

Nola babestu nire berritasunak

Maiz azaldu dugu enpresan berritzeko hamaika modu daudela: kudeaketa-sistemak, ekoizpena, merkatua, produktua… Eta, zenbaitetan, gure lana hain da berria, babestu beharra daukagula. Baina, ba al dakigu merkatuan zer tresna dauden horretarako?

Burura etortzen zaigun lehena patentea da, erregistratutako asmakizuna geuk bakarrik ustiatzeko eta hirugarrenei titularraren baimenik gabe fabrikatzea, saltzea edo erabiltzea eragozteko eskubidea aitortzen duen titulua. Oso garrantzitsua da gure lana eskura ditugun bitarteko guztiekin babestea eta indarrean dagoen legeriari adi-adi egotea.

Arlo horretan sortu den azken ekimena Europako patente bakarra da. Patentea sistema babesten duten 26 estatuetan prozedura bakar batekin  erregistratzeko balio du. 2018an ezarriko dutela aurreikusi dute, azken zailtasunak gainditu ondoren (herrialde batzuk ez dute onartu eta estatu batzuetako auzitegietan salaketak jarri dituzte). Tresna hori Europako ohiko patenteekin batera arautuko da.

Patenteak Bizkaian

EUSTATek dio, Barrixek Aurretiken azterturiko Berrikuntza Teknologikoaren Galdeketan, patenteen erregistroa berrikuntza-prozesuak zertan diren jakiteko aldagaietako bat dela. 2013-2015 aldian Bizkaiko enpresen % 8k baino gehiagok babestu zituen nolabait bere berritasunak. Portzentaje horren barruan, eraikuntza-sektoreak erabili ditu gehien patenteak (ia % 25), eta gero zerbitzu-sektoreak (% 19) eta industriak (% 18).

Bizkaiko Foru Aldundiak berrikuntza babesten du, enpresen lehiatzeko gaitasuna handitze aldera, eta, horretarako, hainbat programa eskaintzen ditu urte osoan. Seguru zure proiektua bat datorrela programa horietakoren batekin. Dei iezaguzu eta ikusi zein datorkizun ondoen: 94 612 56 00

Programa hauek irailaren 29ra arte egongo dira martxan: Kudeabide , kudeaketa aurreratua, eta Txekeo teknologikoak, berritzeko konponbidea.