Nazioartekotu zure enpresa lehiakorragoa izan dadin

Mundu globalean bizi gara, eta horrek eragina du enpresa-eremuan. Nazioarteko merkatuetara iristea abantaila edo ezinbesteko beharra izan daiteke enpresentzat, bai multinazionalentzat, bai enpresa ertainentzat eta ETEentzat.

Atzerriko merkatuetara iristeko gastuak eta inbertsioak egin behar badira ere, irabaziak arriskuak baino handiagoak dira. Hori bai, urrats garrantzitsua da, eta, beraz, oso ondo planifikatu eta laguntza egokiak aurkitu behar dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak ETEentzako Nazioartekotze Programa 2021 eskaintzen du, Bizkaiko enpresa txikiak merkatu berrietan sar daitezen erraztera bideratuta dagoena. 5 eta 100 langile bitarteko enpresentzat eta produkzio edo zerbitzu sektoreetakoentzat da. Enpresa bakoitzak bi eskaera aurkez ditzake, bakoitza herrialde bakarrari zuzendua, eta eskabideen lehentasuna adierazi behar du.

Laguntzak 60.000 eurokoak izan daitezke, eta diruz laguntzen diren gastuen artean honako atal hauek daude:

–Langileen barne gastuak, herrialdean dauden bitartean egindakoa, dela bidaiagatik, dela modu jarraituan egindako lanagatik.

-Kanpo-merkataritzan espezializatutako teknikarien kontratazio berriak.

-Langileen bidaia- eta ostatu-gastuak, mantenua izan ezik.

–Proiektuari zuzenean lotutako kanpoko gastuak: nazioartekotzerako prestakuntza-gastuak, hizkuntzetako prestakuntza izan ezik; nazioartekotze-plana garatzea; azoketan parte hartzeko kosteak; merkatu berri batean produktu berri bat edo lehendik dagoena merkaturatzeko beharrezkoak diren aholkularitza- edo profesional-zerbitzuak; kanpoko aholkularitza eta ikerketak; eta sustapena eta publizitatea.

Laguntza hau eskatzeko epea 2021eko apirilaren 19tik maiatzaren 7ra da.

ETEentzako Nazioartekotze 2020 Programan interesatuta bazaude, bisitatu esteka hau. Gainera, proiektua aurkeztu aurretik zure ideia programan egokitzen den egiazta dezakezu. Horretarako, 94 612 56 00 telefonora deitu dezakezu, edo nahiago izanez gero, utzi zure telefonoa eta geuk deituko dizugu.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad