Lankidetzak berrikuntza errazten du

Batzuetan negozioen mundua gehiegi konplikatzen dugu. Denok uste dugu arrazoizkoa dela lankidetzan aritzea zerbait lortzeko, bakoitza bere aldetik arituz gero ezinezkoa edo lortzeko oso zaila izango litzatekeelako. Baina badirudi, hau begi bistakoa izan arren, enpresa eremuan aplikatzerakoan ez duela logika berbera. Eta ez da horrela, lankidetza funts sendoetan oinarritzen denean, lankidetzan aritzea arrakastaren sinonimoa izaten da, batez ere berrikuntza bezalako eremu batean.

Enpresetan lankidetza aplikatzen saiatzen garenean, joera naturala zalantzak sortzea izaten da, enpresak murgiltzen diren eremu lehiakorraren eraginez:  Zein datu partekatu dezakegu askatasunez?, zein muga aplikatu behar zaio guztion eskura dagoen informazioari?, lehiakide bati merkataritza arloan guri aurre hartzen laguntzen egongo gara?, zein puntura arte fidatu gaitezke gure bazkideekin?, nola banatuko ditugu sortzen diren irabaziak edo galera enpresa kolaboratzaileen artean?

Galdera hauek logikoak dira, baina argi eduki behar dugu proiektu serioetan lan egiten bada, ondo finkatutakoak eta bazkide fidagarriekin, emaitzak onuragarriak izango direla, bai guretzat eta bai gure kolaboratzaileentzat. Lankidetza prozesuen ahalmena hain handia da ezen analisi bat eginez gero, ezusteko handia hartuko genukeen.

Batzuetan, enpresen arteko lankidetzari esker, proiektuei beste modu batera heldu diezaiekegu, proiektu horiei bakoitzak bere aldetik helduz gero, ordea, jarduera eremutik kanpo geratuko baikinateke, inbertsio, baliabide edo teknologia edo giza baliabide nahikorik ez izateagatik. Lankidetzari esker, enpresak hazi daitezke, nazioartera atera, euren prozesuak eta produktuak hobetu, informazio berria eta garrantzitsua lortu dezakete, etab. Laburbilduz, lankidetza enpresak berritzeko oso erreminta eraginkorra da.

Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiak mota honetako esperientzien alde egiten du Elkarlanean programarekin. Azken horrek bi atal ditu:  Lehenengoak enpresei proiektu berritzaileetan batera lankidetzan aritzera laguntzen die: Elkarlanean enpresen arteko proiektuetarako. Bigarrenak, Elkarlanean bitarteko erakundeetarako, bitarteko erakundeen arteko baterako jarduera sustatzen du, berritzeko helburuarekin, enpresen arteko lankidetza ekimen gehiago eta hobeak sortzeko.

Lankidetza berrikuntzara daraman bide bat da. Animatu eta ikusi lankidetzak emaitzak bikoizteko indarrak bat egitea esan nahi duela.