Lankidetza berrikuntzarantz doan bide bat da Bizkaian

Enpresen arteko lankidetzak berrikuntza bideratzen du. Hauxe da Bizkaiko enpresa berritzaileen jarrera azterketatik atera daitekeen ondorioenetariko bat. Lankidetza eremuko proiektuek berrikuntzarako ahalmen handiagoa daukate, esfortzuak batuz gero, enpresek emaitza hobeak lortzen dituztelako.

Norabidea inkestaren arabera, alegia,  BFA, Barrixe (Bizkaiko Berrikuntza Behatokia) eta   Bilboko Merkataritza Ganberak berrikuntzak Bizkaiko enpresetan duen garrantziari buruz egindako inkesta, Bizkaiko enpresen  %40,6 azkeneko urtean lankidetzan aritu da. Lankidetzat jotzen dira gaitasunak batzen edo partekatzen dituzten bi edo bi enpresa baino gehiagoren arteko akordioak, euren lehiakortasun abantailak ugaltzeko helburuarekin.

Horrez gain, lankidetzan aritu diren enpresen ehunekoa bere horretan mantendu da azken hiru urteotan, beraz, lankidetza Bizkaiko enpresen artean finkatutako jarduera da.

Hauek dira, garrantziaren hurrenkeraren arabera, enpresetako baterako proiektuetan lankidetzan aritzearen arrazoiak:

-Produktu edo zerbitzu berrien edo hobetutakoen diseinua eta garapena (%37,7).

-Merkatu berrien garapena (%29,7).

-Produktu edo zerbitzu berrien kontzeptuak eta ideiak sortzea (%29,5).

Lankidetzan aritzeko aukeratutako bazkideei dagokienez, enpresen %74,7k bere sektorearen beraren beste enpresak aukeratzen ditu. Beste sektoreen enpresekin aritutako lankidetzek kasuen %26,7 suposatzen dute.

Bizkaian lankidetza proiektuei ekin egiten dieten enpresen profilari dagokionez, gehienak (%52,6) berritzaileak dira, nahiz eta enpresa familiarrek ere horretan jardun (%38). Urte gutxiko enpresak izaten dira (%48,4), esportazioa xede duen jarduerarekin (%49,5).

Zerbitzuen enpresek lankidetzan aritzeko joera handiagoa dute (%52,1),  nahiz eta ehuneko horiek bestelako sektoretan ere altuak izan: Industria eta Energia (%35,2), Eraikuntza (%36,5), Merkataritza eta konponketak (%35).

Langileen kopuruari dagokionez, 50 langile baino gehiago dituztenak lankidetzan gehiago aritzen dira (%51,9), baina enpresa txikiak eta ertainak ez dira atzean geratzen: 10 langile baino gutxiago (%40,1), 10 eta 19 langile bitartean (%38), 20 eta 49 langile bitartekoak (%41,8). Bestalde, gehienek berrikuntzan lan egiten duten langileak dituzte (%61,8).

Oro har, lankidetzaren helburuen lorpena nahiko osatua dago, enpresen %4,6k soilik baitio ez duela lortu lankidetzaren bidez planteatutako helburuak betetzen.