Kudeaketa hobea, eraginkorragoa

Enpresaburu orok dakien bezala, kudeaketa edozein enpresa jardueraren bihotza da. Ez du inolako enpresarik emaitza onak lortuko, bere kudeaketa sistema egokia ez bada.  Horregatik, arreta bereziarekin landu behar den arlo garrantzitsua da.

Enpresa baten kudeaketa hobetzeko, kudeaketa aurreratuko metodologiak, erremintak eta printzipioak aplikatzea oso eraginkorra izan daiteke. Teknologia berriak erabiltzea, langileak espezializatzea, kudeaketa garatzeari eta hobetzeari denbora ematea, etab. edozein enpresaburuk baloratu behar dituen alderdiak dira.  Laburbilduz, enpresa baten kudeaketa hobetzearen helburua bere funtzionamendua hobetzea da eta, horrenbestez, baita bere lehiakortasuna ere.

Enpresa baten kudeaketa prozesuak errebisatzeak beti informazio garrantzitsua emango digu. Beste emaitzen artean, identifikatu daitezke enpresaren indar guneak sendotzearen eta ahuleziak murriztearen alde egiten duten proiektuak.

Ikusten dugun bezala, honek zerikusi handia dauka DAFO analisiekin, baina kudeaketa arloari zehazki aplikatuta.

Bizkaiko Foru Aldundiak Kudeaketa Aurreratuko Kudeabide Programa eskaintzen du. Haren bidez, enpresek euren kudeaketa sistemak hobetzeko laguntzak lor ditzakete.  Diru-laguntzak ematen zaizkie lehiakortasuna hobetzearen alde egiten duten Kudeaketa Aurreratuko Ereduarekin bat egindako kudeaketa hobetzeko proiektuei.

Horrez gain,  Euskalit -ek zure enpresaren kudeaketari buruzko doako analisia eskaintzen du. Eskatu dezakezu www.kudeabide.com gunean. Azterketa honen bidez, lortuko dituzu proiektu pilotuak eta/edo zure enpresaren kudeaketa finkatzeko proiektuak sustatzeko aukera emango dizuten datuak.

Ez galdu aukera hau eta etekina atera Kudeabide programari. Zure enpresaren kudeaketa hobetuz gero lehiakorrago bihurtuko da.