Etorkizunerako trantsizio bikoitza, enpresentzat beharrezkoa

Gaur egun, mundua aldatzen ari diren bi iraultza bizitzen ari gara: iraultza digitala eta trantsizio ekologikoa. Trantsizio bikoitz hori izan daiteke gure gizartearen etorkizuna bermatzeko metodorik eraginkorrena, ingurumenaren babesa optimizatuz eta guztiontzako hazkunde ekonomiko iraunkorra eta bidezkoa lortuz.

Bizkaiko Foru Aldundiak lagundu nahi die enpresei digitalizazio- eta ingurumen-berrikuntzako proiektuak sustatzeko, enpresa horien lehiakortasuna hobetzeko eta aztarna ekologikoa murrizteko.

Programa hau Bizkaiko enpresei zuzenduta dago, 5 eta 250 langile arteko plantillarekin sektore hauetan aritzen direnentzat: Industria, Eraikuntza, Garraioa, Industriari lotutako zerbitzuak, Turismoa eta Handizkako Merkataritza.

Laguntza-programak 4 dirulaguntza-lerro baditu:

–I. Lerroa: planak egiteko eragile adituen laguntzarekin; plan horiek oinarrizko digitalizaziokoak, digitalizazio aurreratukoak edo ingurumen-berrikuntzakoak eta ekonomia zirkularrekoak izango dira.

–II. Lerroa: oinarrizko digitalizazio-proiektuak: elektronikaren, informazioaren eta telekomunikazioen teknologia hauetakoren bat ezartzeko, besteak beste: merkataritza elektronikoa, kudeaketa-softwarea, produkzioa kudeatzeko sistema, logistika kudeatzeko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa, diseinu- eta kalkulu-aplikazioak, prozesu industrialen automatizazioa, plantako komunikazioak, telelana, zibersegurtasuna.

–III. Lerroa: digitalizazio aurreratuko proiektuak: automatizazioaren eta datu-trukearen bidez fabrikazio aurreratuari aplikatutako sistema ziberfisikoen esparruko elektronikaren, informazioaren eta telekomunikazioen teknologiak erabiltzeko.

–IV. Lerroa: ingurumen-berrikuntzaren arloko proiektuak egiteko, betiere ekonomia zirkularrarekin lerrokatuta.

Laguntza hau eskatzeko epea 2021eko ekainaren 7tik irailaren 30era da.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad