Elkarlanean: lankidetza berritzeko
Enpresen lehiakortasuna hobetzeko giltzarrietako bat lankidetza da. Azken finean, bakarka konponbidea lortu ezin dugun helburu bat planteatzen dugunean, lankidetzan aritzea eta ahaleginak bateratzea da irtenbidea. Lankidetza arrakastaren sinonimo izan ohi da, batez ere berrikuntzaren arloan.
Askotan, enpresen arteko lankidetzari esker, beste era batera gauzatu ezin diren proiektuak lantzen dira, dela inbertsiorik ezagatik, edo baliabide teknologiko edo giza baliabideak ez edukitzeagatik. Lankidetzak aukera ematen die enpresei hazteko, nazioartekotzeko, beren prozesuak eta produktuak hobetzeko, informazio berri garrantzitsua jasotzeko… Elkarlana oso tresna eraginkorra da enpresetan berrikuntzarako.
Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiak mota honetako esperientzien alde egiten du Elkarlanean programarekin. Azken horrek bi atal ditu: Lehenengoak enpresei proiektu berritzaileetan batera lankidetzan aritzera laguntzen die: Elkarlanean.
Lankidetza berrikuntzarako tresna izan daiteke. Zure enpresak ere lor ditzake indarrak batzea emaitzak biderkatzeko.