Bizkaiko enpresek berrikuntzaren aldeko apustua egiten dute

Bizkaia lurralde emankorra da berrikuntzarako, eta enpresek hori ezin hobeto erakusten dute. Berritzea berez balio bat da, nabarmendu beharrekoa testuinguru ekonomikoa, egoera koiunturala edo merkatuaren joera espezifikoak alde batera utzita.

Norabidea Bizkaiko enpresetan berrikuntzak duen garrantziaren inguruko inkesta bat da, BFAk, Barrixek (Bizkaiko Berrikuntzaren Behatokia) eta Bilboko Merkataritza Ganberak egindakoa, eta horko datuen arabera, Bizkaiko 10 enpresetatik 6k ekimen berritzaileak burutu dituzte 2017an, eta enpresen %68ak nolabait berrikuntza landu du azken lau urteetan, izan modu etengabean edo aldizka.

Enpresek berrikuntzak zein eremutan landu dituzten kontuan hartuta, %40ak prozesuetan berritzearen alde lan egin du, %36ak produktuetan eta zerbitzuetan, %32ak berrikuntza enpresaren antolamendu-egituran aplikatu du, eta %31k marketingaren eta komertzializazioaren aldeko apustua egin du.

Ikus dezakegunez, enpresa berritzaile gehienak ez dira mugatzen aldaketak soilik arlo batean egitera, baizik eta aldi berean hainbat arlo hartzen dituen berrikuntza oso baten aldeko apustua egiten dute. Hori datuekin ikus daiteke. Enpresen ia %20ak departamentu teknikoa, I+G+b arlokoa edo batez ere berrikuntzan aritzen diren langileen departamentua ditu.

Beti berritzea

Nabarmentzeko moduko beste gertaera bat da enpresen erdiak berrikuntza-mailako helburuak egoera ekonomikoarengatik ez murriztea erabaki duela, eta %42ak onartzen du berrikuntza-prozesuak egingo dituela testuinguru ekonomikoa edozein delarik ere. Gainera, enpresen ia %20ak aurrekontuan partida espezifikoa du berrikuntza-jardueretarako.

Berrikuntza errentagarria da

Zergatik berritu? Irabazi orokorrenak alde batera utzita, enpresek emaitza nabarmenak lor ditzakete. Hori horrela denez, berrikuntzaren aldeko apustua egin duten enpresen %60ak adierazi du hasierako helburuak edo itxaropenak nahikoa edo erabat bete dituela.

Halaber, enpresen %80ak inpaktu altua sumatu du arloren batean; esate baterako, kalitatea hobetzea, fakturazioa gehitzea, informazioa eta datu erabilgarriak gehitzea, bezeroari erantzuteko denbora murriztea, ekoizpen-malgutasuna gehitzea, produktu edo zerbitzu sorta areagotzea, merkatu berrietan sartzea, enplegua sortzea edo ekoizpen-kostuak murriztea.

Horrek guztiak berrikuntzaren aldeko apustuaren eraginkortasuna erakusten du. Hori guztia zure enpresaren kasua ez bada, zeren zain zaude berritzeko? BFAn errazten dizugu. Deitu 94 612 56 00 zenbakira edo sar zaitez gure web orrialdean informazioa eskuratzeko, edo, nahiago baduzu, utzi zure zenbakia eta guk deituko dizugu.