Bizkaiako Foru Aldundia, 4.0 Industriarekin konpromisoa hartuta

BFA-n konprometituta gaude berrikuntza teknologikoarekin eta 4.0 Industriarako Bizkaiako enpresen egokitzapenarekin. Gure lurraldeko enpresak, gero eta gehiago teknologia berriek zehaztutako ingurune orokor batetan, gero eta lehiakorragoak izaten jarraitzearen garrantzia handia dela jakitun gaude.

4.0 Industriak 4. industria-iraultza irudikatzen du: produkzio-bideak antolatzeko eta enpresaren prozesu guztietan berrikuntza teknologikoa aplikatzeko modu berri bat. Horregatik, zure enpresak beharrezko informazio eta baliabideak gertu izatea behar du erronka lehiakor berri honetan atzean gera ez dadin.

Oraintsu, Basque Industry 4.0. kongresuaren ospatu zen, edizio honetan kongresu hau 4.0 Industriaren inguruko esperientziak zabaldu, informatu eta partekatzeko Euskadiko bilgune nagusia bihurtu da.

Bertan, lehen eskutik kontzeptuak, esperientzia praktikoak eta 4.0 Industriari buruzko adibideak ezagutu ahal izan dituzu. Zalantzarik gabe, zure enpresa  4.0 Industriari buruzko beharrezko irizpideetara moldatzeko beharrezko aldaketak ezartzearen garrantziaz eta zure antolaketaren garapenean berrikuntza teknologikoa faktore gakoa dela konturatu zara.

BFA-n bide honetan lagundu nahi zaitugu eta horregatik, enpresa bizkaitarrei zuzenduriko laguntzen gure katalogo zabalean, interesgarriak izan daitezkeen bi programa ditugu:

4.0 azterketa teknologikoak: programa honen bidez, enpresek 4.0 Industriari buruzko egoeraren azterketa jaso dezakete, aurrerapen-ekintza zehatzak lortzeaz gain, enpresentzako inpaktu handienak dituztenak aukeratuz.

Horretarako, BFA-k enpresa teknologikoak (ingeniaritza-enpresak, industria-diseinukoak, lanbide-heziketako zentroak edo zentro teknologikoak) harremanetan jartzen ditu horiek baitira irtenbide teknologikoak aztertu, identifikatu eta formulatzen dituztenak.

Berrikuntzaren eta Inbertsio aurreratuaren sustapenerako 2i programa: Programa honek enpresei produktu, zerbitzu eta produkzio eta negozio prozesuetan berrikuntzak egiten laguntzen die; merkatuan duten lehiakortasun egoera hobetzea ahalbidetzen du eta inbertsioak sustatzen ditu fabrikazio aurreratuan, gauzen interneten eta abar.

Deialdi berriei buruz informatuta egon nahi baduzu, harpidetu zaitez gure buletinera. Honela, berrikuntza teknologikoarekin eta 4.0 Industriarekin erlazionatutako BFA-ren laguntzen gainean eguneratutako informazioa jasoko duzu.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad