BFA-ak berrikuntza teknologikoa eta 4.0 Industria sustatzen ditu.

Berrikuntza teknologikoa, gero eta gehiago, enpresetarako faktore gakoa da. Mugitzen ari garen testuinguruan, enpresek berrikuntza teknologikoko goi-mailako aplikazioa eskatzen dute lehiakorrak izaten jarraitzeko. Adituek 4. industria-iraultza bezala definitzen dutenaren atarian gaude: produkzio-bideak antolatzeko eta enpresaren prozesu guztiei berrikuntza teknologikoa aplikatzeko modu berri bat.

Joera berri honek 4.0 Industriaren inguruan biratzen du honako aldaketak bultzatuz:  ekoizpen-sistema eta baliabideetan adimena sartzea, produktu berri eta prozesuetan gaitasunen eta  teknologia berritzaileen ustiapena, aurreratutako materialen integrazioa balio erantsi handiagoko soluzioetan edo hobetutako prozesuetan, erabilitako baliabideen eraginkortasuna eta iraunkortasuna  eta erantsitako balio handia duten zerbitzuen integrazioa.

Oraintsu, Basque Industry 4.0, kongresua ospatu da, Euskadi mailan 4.0 Industriari buruz gizarteratzeko, informatzeko eta esperientziak partekatzeko bilera puntu nagusi bihurtuz.

Ekitaldi honetan 4.0 Industriari buruzko eta enpresak errealitate berri honetara moldatzeko egon daitezkeen bideen inguruko gogoetak eta adibide praktikoak komunean jarri dira.

Enpresa bat baduzu eta 4.0 Industrian bere integrazioan sakontzen duten aldaketak ezarri edo berrikuntza teknologikoak finkatu nahi badituzu, berri onak ditugu zuretzat. BFA-k kontzeptu hauekin erlazionatutako laguntza sail bat eskaintzen du. Zehazki, bi laguntza

4.0 azterketa teknologikoak: programa honen bidez, enpresek 4.0 Industriari buruzko egoeraren azterketa jaso dezakete, aurrerapen-ekintza zehatzak lortzeaz gain, enpresentzako inpaktu handienak dituztenak aukeratuz.

Horretarako, BFA-k enpresa teknologikoak (ingeniaritza-enpresak, industria-diseinukoak, lanbide-heziketako zentroak edo zentro teknologikoak) harremanetan jartzen ditu horiek baitira irtenbide teknologikoak aztertu, identifikatu eta formulatzen dituztenak.

Berrikuntzaren eta Inbertsio aurreratuaren sustapenerako 2i programa: Programa honek enpresei produktu, zerbitzu eta produkzio eta negozio prozesuetan berrikuntzak egiten laguntzen die; merkatuan duten lehiakortasun egoera hobetzea ahalbidetzen du eta inbertsioak sustatzen ditu fabrikazio aurreratuan, gauzen interneten eta abar.

Gure buletinera harpidetu zaitezke. Honela, BFA-k berrikuntza teknologikoarekin eta 4.0 Industriarekin  erlazionatutako laguntzen gainean eguneratutako zuzeneko informazioa izango duzu.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad