Berrikuntzaren efektua enpresetan

Berrikuntzaren aldeko apustua egitearen ondorioek ekonomia arloa gainditzen dute. Nahiz eta hura izan enpresak  berrikuntza jarduerak sustatzera bultzatzen dituen arrazoi nagusia, ondoren, egiaztatzen da jarduera horien emaitzak, hasiera batean, berrikuntza planaren barruko helburutzat jotzen ez ziren arloetara zabaltzen direla.

Honi dagokionez, Norabidea inkestaren datuek (berrikuntzak Bizkaiko enpresetan duen garrantziari buruzko inkesta BFA, Barrixe (Bizkaiko Berrikuntza Behatokia) eta Bilboko Merkataritza Ganbera erakundeek egina), adierazten digute berrikuntzak Bizkaiko enpresetan eragiten dituen efektuak arlo desberdinetan atzematen direla.

Horrela, enpresen % 85,6ak ondasunen eta zerbitzuen kalitatea hobetu dela nabaritu du, berrikuntza jarduerei ekin egin ondoren. Horietatik, %44,1ak dio eragin handiko hobekuntza izan duela, %34,3ak hobekuntza ertaina izan dela dio, eta % 7,2, berriz, inpaktu baxutzat jo du.

Gehiago fakturatzea edo irabazi gehiago lortzea ere berrikuntzaren beste ondorioenetariko bat izan da. Enpresen % 80,9ak hobekuntza atzeman du. %18,9ren ustez, igoera handia izan da, %44,9ren ustez ertaina, eta % 17,1ren ustez, berriz, txikia. Horrez gain, konpainien %65,4ak ekoizpenaren kostua jaistea lortu zuen, berrikuntzari esker.

Enpresen % 78,7ak hobekuntza atzeman du informazioaren elkar trukean  eta %78,4ak dio berrikuntzari esker bezeroen premiak asetzeko aldia murriztea lortu duela.

Ondasunen eta zerbitzuen eskaintzari dagokionez, % 76,9ak ikusi du berrikuntzaren ondorioz arlo honetan malguagoak izatea lortu duela, %76,3ak onartu du berrikuntzari esker, bere produktu eta/edo zerbitzuen aukera zabaldu dela. Horrez gain, berrikuntza proiektuei esker, konpainien % 75,7ak merkatu berrietan sartu eta eskaintza zabaldu ahal izan du.

Kasuen %76,3an, berrikuntzaren eraginez, lan giroa eta produktibitatea hobetu dira. Enpresen %71,7ak langile gehiago kontratatu eta kontratazio berriak egin ahal izan ditu berrikuntza prozesuei esker.

Horrez gain, enpresen % 57,1 ingurumen inpaktua murriztearen alde lankidetzan aritu da.

Emaitza hauei guztiei esker, halaber, enpresa berritzaileen %60,3ak dio helburu edo itxaropen gehienak edo guztiak bete direla, berritzeari ekin egin zioten berrikuntza jarduerari dagokionez.