Berrikuntza teknologikoak enpresen lehiakortasuna hobetzen du

Enpresa batean berrikuntza-prozesu bat gauzatzeko, ideiak eta borondate sendoa behar dira, baina elementu horiek ez lirateke eraginkorrak izango ideiak errealitate bihurtzen lagunduko digun ezagutza teknologikoa eskura ez badugu. Berrikuntza egon daiteke osagai teknologiko handirik gabe, baina azken aurrerapen teknologikoak eskura izateak gure enpresa aitzindari bihur dezake.

Gure inguruan ezagutza teknologiko ugari dugu eskura, gure enpresen barruan eta kanpoan. Barne-ezagutza aurrerapen eta berrikuntzetan islatzen da, baina zer gertatzen da enpresaren barruan dugunarekin nahikoa ez denean? Agente teknologikoen sare zabala dugu eskura: teknologia- edo ikerketa-zentroak, ingeniaritza-enpresak eta ezagutza-zerbitzuak, industria-diseinuan adituak, lanbide-heziketako zentroak…

Zergatik ez da gehiago lan egiten agente teknologikoekin? Batzuetan ezjakintasunagatik, ziurgabetasunagatik, ekonomikoki garestia izateko beldurragatik, edo aurrean dauden aukerak ezikusteagatik…

Bizkaiko Foru Aldundiak Txekeo Teknologikoak egitea ahalbidetzen duen programa eskaintzen du. Berorren bidez, enpresek, antzematen dituzten arazo teknologikoetarako konponbide zehatzak lor ditzakete, edo 4.0 Industriari buruz bere egoeraren analisi zehatz bat.

Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiak harremanetan jartzen ditu enpresak eragile teknologikoekin, ingeniaritza-enpresekin, diseinu industrialeko enpresekin, lanbide-heziketako zentroekin edo zentro teknologikoekin. Agente teknologiko horiek soluzio teknologikoak aztertu, identifikatu eta formulatzen dituzte, eta horiek praktikan jartzeko jarraibideak ematen dituzte.

Agente teknologiko batek zure enpresaren aldeko egin dezaken jakin nahi baduzu, ez izan zalantzarik, jarri harremanetan Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta aplikatu berrikuntza teknologikoa zure enpresan.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad