Basque Industry 4.0-ra bazoaz gure berrikuntzarako laguntzak interesatzen zaizkizu

Bizkaiko Foru Aldundia Bizkaiko enpresen berrikuntza teknologikoarekin eta enpresen egokitzapenarekin konprometituta dago. Horregatik, eskaintzen ditugun laguntzek Bizkaiko enpresei beren prozesuak eta zerbitzuak optimizatzeko eta errealitate ekonomiko berrira egokitzeko laguntza ematea dute helburu.

4.0 Industriak 4. industria-iraultza irudikatzen du: produkzio-bideak antolatzeko eta enpresaren prozesu guztietan berrikuntza teknologikoa aplikatzeko modu berri bat. BFAk Bizkaiko enpresak lagundu nahi ditu eboluzio honetatik kanpo gera ez daitezen.

Hurrengo azaroaren 20 eta 21ean 4.0 Basque Industry kongresua ospatuko da Barakaldo-ko BEC-ean. Kongresu hau Euskadiko bilgune nagusia da 4.0 Industriaren inguruko esperientziak zabaldu, informatu eta partekatzeko.

Horregatik, zure enpresari bertan egotea komeni zaio; baita ere,  zuzenean Bizkaiko Foru-Diputazioak enpresa bizkaitarren antolamenduan jartzen dituen laguntzak ezagutzea.

Enpresen artean berrikuntza eta teknologikoki aurreratutako inbertsioak sustatzea da gure misioa, enpresak lehiakortasunean eta merkatuan presentzia hurrengo mailara bideratzeko funtsezko bi faktore baitira.

Gure laguntza-katalogo barruan berrikuntza teknologikoarekiko eta 4.0 Industriarekiko duten erlazioagatik nabarmentzen diren bi laguntza azpimarra genitzake:

4.0 azterketa teknologikoak: programa honen bidez, enpresek 4.0 Industriari buruzko egoeraren azterketa jaso dezakete, aurrerapen-ekintza zehatzak lortzeaz gain, enpresentzako inpaktu handienak dituztenak aukeratuz.

Horretarako, BFAk enpresa teknologikoak (ingeniaritza-enpresak, industria-diseinukoak, lanbide-heziketako zentroak edo zentro teknologikoak) harremanetan jartzen ditu horiek baitira irtenbide teknologikoak aztertu, identifikatu eta formulatzen dituztenak.

Berrikuntzaren eta Inbertsio aurreratuaren sustapenerako 2i programa: Programa honek enpresei produktu, zerbitzu eta produkzio eta negozio prozesuetan berrikuntzak egiten laguntzen die; merkatuan duten lehiakortasun egoera hobetzea ahalbidetzen du eta inbertsioak sustatzen ditu fabrikazio aurreratuan, gauzen interneten eta abar.

Deialdi berriei adi manten zaitez. Gure buletinera harpidetzen bazara berrikuntza teknologikoarekin eta 4.0 Industriarekin erlazionatutako BFA-ko laguntzen gainean eguneratutako informazioa jasoko duzu.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad