Talento interno

 

Barne-talentua, berrikuntzarako gakoa

Beste batzuetan esan dugu berrikuntza gure enpresatik kanpo egon daitekeela, eta haratago begiratzera animatu zaituztegu. Hala ere, ezin dugu baliorik garrantzitsuena alde batera utzi; hau da, gure taldea osatzen duten pertsonak.

Industria 4.0, teknologia berriak, big data, design thinking,… ez lirateke ezer erreminta eta metodologia horiekin lan egiten duen jendearen talenturik  gabe. Pertsonak funtsezkoak dira berritzeko garaian, eta honako hauetarako barne-testuinguru egokia sortu behar dugu:

  • Aukerak identifikatzeko
  • Langileak inplikatzeko

Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Ereduak pista oso interesgarriak ematen dizkigu pertsonek arriskuak hartzea, ekitea eta enpresan berritzea sustatzeko:

  • Ezberdinak diren ekarpen edo iritzi kritikoak azaltzeko konfiantza sortzea, eta beste horrenbeste egitea sormena eta ideia berriak mahairatzea bultzatzeko aupadak bilatzeko.
  • Erraztasunak ematea bere denboraren zati bat arakatzen, gogoeta egiten, ideiak ekartzen eta proposamen berritzaileak lantzen ematen duten pertsonei.
  • Lankidetzarako gune formalak eta informalak sortzea, hala nola elkartzeko guneak, bilgune birtualak…; horrela, elkarreragiteko eta ideiak, ezagutzak eta gogoetak elkarrekin trukatzeko aukera izango lukete pertsonek.
  • Oreka kudeatzea, batetik, dagoeneko badiren arau, prozedura eta laneko jarraibideak errespetatu eta betetzearen, eta, bestetik, aldi berean, jarduerak aurrera eramateko beste modu batzuen artean; horiek saiakuntzen eta esperientzien bidez proban jarrita.
  • Berritzaileak diren jarduerak, ideiak, proiektuak eta emaitzak hedatu, aipatu eta aitortzea, baita lortu nahi zen arrakasta lortu ez den kasuetan ere.

Helburua da berrikuntzan bide irekia eta aukeraz betea aurkitzea, eta hori ahalik eta gehien baturiko taldearekin.

Bizkaiko Foru Aldundiak arlo guztietan berrikuntzara ateratako enpresak bultzatzen ditu. Enpresaren lehiakortasuna Kudeaketa Aurreratuaren metodologiak, erremintak eta printzipioak aplikatuta eta ezarrita hobetzea pentsatu baduzue, Kudeabide programa eskura duzue, irailaren 29ra arte irekia.

Zalantzak izan eta zuen ideia programan ondo kokatzen den egiaztatu nahi baduzue, gurekin kontsulta dezakezue: 94 612 56 00