3i 2020 Programak zure enpresa lehiakorrago bihurtzen lagunduko dizu

Dakizuenez, berrikuntza da enpresen lehiakortasunaren oinarrietako bat. Enpresari aplikatutako berrikuntza teknologikoaren bidez, erronka berriei aurre egin diezaiekezu, hala nola merkatu berrietara ireki, hainbat inbertsio-iturri bilatu, etab.

Bide horretan, Bizkaiko Foru Aldundia zure aliatua izan daiteke. Enpresei laguntzeko programek zure enpresaren berrikuntzaren aldeko apustua egiteko oso baliabide eta zerbitzu erabilgarriak eskuratzeko aukera ematen dizute.

Besteak beste, berrikuntzari, nazioartekotzeari eta inbertsioari laguntza integrala emateko 3i Programa oso tresna eraginkorra izan daiteke zure enpresaren lehiakortasuna hobetzeko.

Bizkaiko enpresa txiki eta ertainei zuzenduriko programa bat da (10 eta 249 langile artekoak), honako sektoreen barruan: Industria, Eraikuntza, Garraioa, Industriarekin lotutako zerbitzuak, Turismoa eta Handizkako Merkataritza.

Gutxienez 500.000 euroko proiektuei diru-laguntzak emango zaizkie, non langileen gastua gehienez zenbatekoaren %50 den.

Diruz lagundu daitezkeen gastuen artean honako hauek daude:

-Aktibo materialetako inbertsioa.

-Berrikuntza, inbertsio eta nazioartekotzerako aholkularitza-zerbitzuak.

-Atzerriko merkataritza-azoketako partaidetza.

-Garapen esperimentaleko eta bideragarritasun-azterlanetako jarduerak.

-Prozesuetako eta antolatzeko berrikuntzako jarduerak.

-Patenteen eta beste aktibo ez-material batzuen lorpena, baliozkotzea eta defentsa.

Ikusten duzunez, programa hau oso baliabide erabilgarria izan daiteke zure enpresarentzat. 3i Programari buruz gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu esteka hau.

Gainera, proiektua aurkeztu aurretik zure ideia programan egokitzen den egiazta dezakezu. Horretarako, 94 612 56 00 telefonora deitu dezakezu, edo nahiago izanez gero, utzi zure telefonoa eta geuk deituko dizugu.

Laguntza hau eskatzeko epea 2020ko otsailaren 17tik martxoaren 6ra da.

Deialdi berriei adi manten zaitez. Gure buletinera harpidetzen bazara berrikuntza teknologikoarekin, nazioartekotzearekin eta inbertsioarekin lotutako BFAren laguntzei buruzko informazio eguneratua jasoko duzu.

Zeren zain zaude? Ezagutu nola BFAk zure enpresari lagundu diezaiokeen!

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad