2i Programa: berrikuntza eta inbertsio aurreratua enpresetan

Enpresa batek bere lehiakortasuna hobetzeko biderik seguruenetako bat berrikuntzaren eta teknologikoki aurreratuak diren inbertsioen aldeko apustua egitea da, hazten eta merkatuan duten presentzia berresten lagunduko dien elementu bereizlea izan baitaitezke.

Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen duen 2i Programari esker, lurraldeko enpresek bilakaera izan dezakete berrikuntzan eta aurrerapen teknologikoen aplikazioan oinarritutako lehiakortasun-eredu moderno baterantz.

2i Programa 5 eta 100 langile bitarteko enpresei zuzenduta dago eta produktuetan, zerbitzuetan eta ekoizpen prozesuetan berritzera lagundu ahal du. Gainera, enpresek merkatuan duten egoera hobetu dezakete eta gauzen Interneta edo fabrikazio aurreratua arloetan inbertsioak sustatu ahal dituzte.

2i Programa 2021, 100.000 €-rainoko diru-laguntzak eskaintzen ditu eta enpresek bi proiektura bitarte aurkeztu dezakete.

Laguntza hau eskatzeko epea 2021eko apirilaren 6tik 30era da. Gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu esteka hau. Horretaz gain, 94 612 56 00 telefonora deitu dezakezu, edo nahiago izanez gero, utzi zure telefonoa eta geuk deituko dizugu.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad