2i Programa 2019 enpresetan berrikuntza eta inbertsio aurreratua sustatzeko

Enpresek ez dute berrikuntza arazo bezala ulertu behar, azken finean lehiakortasuna eta barneko prozesuak hobetzera lagundu dezakeen irtenbide bat baita. Aurrera begiratzen duten erakundeek teknologian daukate aliatu nagusia.

Horregatik, bai berrikuntza bai teknologikoki aurreratuak diren inbertsioak enpresen lehiakortasuna eta merkatuan presentzia sakontzeko oinarriak dira.

2i Programari esker, Bizkaiko enpresak eredu lehiakor berri baterantz zuzendu daitezke, berrikuntzan eta aurrerapen teknologikoak oinarrituta dagoen eredua baterantz, alegia.

Programa hau 5 eta 100 langile bitarteko enpresei zuzenduta dago, eta produktuetan, zerbitzuetan eta ekoizpen prozesuetan berritzera lagundu ahal du. Gainera, enpresek merkatuan duten egoera hobetu dezakete eta gauzen Interneta edo fabrikazio aurreratua arloetan inbertsioak sustatu ahal dituzte.

Laburbilduz, enpresen negozio ereduan oinarrituta dauden eta eragin handiko duten proiektuak sustatzea da xedea. Horrela, enpresek beraien lehiakortasuna hobetuko baitituzte.

Bizkaiko enpresek bi proiektura bitarte aurkeztu dezakete eta 100.000 €-rainoko diru-laguntzak lortu.

Zehazki, diru-laguntzak honetarako zuzenduta daude:

Produktu edo zerbitzu berriak diseinatzea edo garatzea ala jada existitzen direnak eskaintzeko hobekuntza nabarmenak gauzatzea.

-Negozio-eredua aldatzea balio erantsi handiagoa duten elementuen salmentara bideratzeko.

-Berrikuntza, merkatu berrietara irekitzeko eta produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko bide berriak sortzeko.

Ekoizpen prozesuetan berrikuntzak txertatzea edo existitzen den beste baten etapetako batean hobekuntza nabarmenak sartzea.

-Ekoizpeneko ekipamenduak modernizatu, hobetu eta zabaltzeko inbertsioak.

Antolakuntzaren eraldaketa, pertsonen eta taldeen protagonismoan

-Europako, nazioarteko edo atzerrian estatuko patenteen eskabideakaurkeztu eta izapidetzea

-Aurretik egindako azterlanak, enpresak lehiakortasuna handitzeko tresna gisa eskuratzeko.

Laguntza hau eskatzeko epea 2019ko martxoaren 18tik apirilaren 12ra da. Gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu esteka hau. Horretaz gain, 94 612 56 00 telefonora deitu dezakezu, edo nahiago izanez gero, utzi zure telefonoa eta geuk deituko dizugu.

Zure enpresaren lehiakortasuna hobetu nahi duzu? Bizkaiko Foru Aldundiak berrikuntza aurreratuaren eta inbertsio teknologikoen bitartez laguntzen zaitu.