Kudeabide 2019 – Kudeaketa aurreratua

Kudeaketa Aurreratuko metodologiak, erremintak eta printzipioak ezartzeak lagundu diezaioke zure enpresari lehiakortasuna hobetzeko.

-Kalitatezko produktua edo zerbitzua izanda
-Zure merkatua ondo ezagututa
-Bezeroekin eta hornitzaileekin harreman ona izanda

Zure enpresako kudeaketa-prozesuak berrikusi itzazu, horrela indarrak indartzeko eta ahuleziak gutxiagotzeko gai diren proiektuak identifikatuko dituzu.

Kudeabide, Eusko Jaurlaritzak, SPRIk eta EAEko hiru aldundiek batera koordinatzen duten programa da.

 

Zer laguntzen da?

Kudeaketa hobetzeko proiektuak, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduarekin bat badatoz eta lehiakortasuna hobetzen laguntzen badute. Proiektuak 2019an hasi behar dira eta 2020ko urriaren 1a baino lehen amaitu behar dira.

Euskalit erakundeak zure enpresako kudeaketaren doako kontraste bat eskaintzen du. Kontraste hori www.kudeabide.com orrian eska daiteke. Hobetzeko gomendioak lortuko dituzu, proiektu pilotuak eta/edo finkatze-proiektuak garatzeko.

 

Norentzat?

Bizkaiko enpresak, 5etik 50 baino gutxiagora langile dutenentzat.

Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, Industriarekin lotutako zerbitzuen, Turismoren eta Handizkako Merkataritzaren sektoreetakoak.

50 langile edo gehiago duten enpresek SPRI  elkartera jo dezakete diru-laguntza eskatzeko.

 

Laguntzaren zenbatekoa proiektuan diruz lagundu daitezkeen gastuen %60aren baliokidea izango da; hots, gehienez ere 12.000 €-ko laguntzeko muduko oinarria.

Aurreko edizioetan aurkeztutako proiektu-motak kontsulta ditzakezue.

Informa zaitez programaren fitxa deskargatuz. Eta zalantzak izan eta proiektua aurkeztu aurretik zuen ideia programarekin bat datorren egiaztatu nahi baduzue, gurekin kontsulta dezakezue. Guri deitu edo guk deituko dizuegu: 94 612 56 00.

 

Eskaerak aurkezteko epea: apirilaren 8tik irailaren 30ra arte.

Programaren xehetasunak >

Iaz emandako diru-laguntzak >

Konta iezaguzu zure proiektua orain >

Zalantzarik baduzu, deitu 946125600 telefono-zenbakira >

Eskariak aurkezteko epea:

Hasiera: 2019/04/08
Amaiera: 2019/09/30 13:30era arte
Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira