Elkarlanean 2020 Enpresa arteko proiektuentzat

ESKABIDEAK (BEHIN BETIKO EPEA, 2020ko ekainaren 1eko 13:30 arte)

Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko apirilaren 20etik ekainaren 1eko 13:30era, Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez.

Hasierako mugaeguna (2020ko maiatzaren 8a) martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren araberako alarma-egoeran deklaratutako administrazio-epeen etendurak eta haren ondorengo luzapenek aldatu zuten. Ekonomia Sustapeneko foru diputatuaren maiatzaren 11ko 2783/2020 Foru Aginduaren bidez, epe administratiboekin jarraitzea erabaki da. Beraz, eskaerak aurkezteko azken eguna 20120ko ekainaren 1a izango da.


Bizkaiko Foru Aldundiak enpresen arteko akordioak lankidetzako berrikuntza proiektuen garapenerako laguntzen ditu.

Zer laguntzen da diruz?

-Lankidetzan sortutako berrikuntza-proiektuak, enpresen arteko arrisku partekatuarekin.

-Enpresa batzuentzat berrikuntzarako aukera duten negozio-aukeren bideragarritasun azterketak

Bizkaiko Foru Aldundiak Elkarlanean programa eskaintzen du, 60.000 €-ra bitarteko diru-laguntzekin.

5 eta 100 pertsona arteko plantilla duten enprentzat

Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, Industriarekin lotutako zerbitzuen, Turismoren eta Handizkako Merkataritzaren sektoreetan

*Aurreko baldintza horiek betetzen ez dituzten enpresak onartuko dira, baldin eta haiei dagokien gastuak ez badu gainditzen proiektuaren gastu osoaren %20a.

 

Aurreko edizioan jada parte hartu duten enpresak eta proiektuak ezagutzeko aukera ematen dizuegu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, programaren fitxa eta aurkezpen argigarria deskarga dezakezue.

Eta zalantzak badituzue eta proiektua aurkeztu aurretik zuen ideia programarekin bat datorren egiaztatu nahi baduzue, gurekin kontsulta dezakezue. Deitu edo guk deituko dizugu: 94 612 56 00.

Programaren xehetasunak >

Iaz emandako diru-laguntzak >

Konta iezaguzu zure proiektua orain >

Zalantzarik baduzu, deitu 946125600 telefono-zenbakira >

Eskariak aurkezteko epea:

Hasiera: 2020/04/20
Amaiera: 2020/06/01 13:30era arte
Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad