Elkarlanean 2019 Enpresa arteko proiektuentzat

Bizkaiko Foru Aldundiatik enpresen arteko akordioen alde agertzen gara lankidetzako berrikuntza proiektuen garapenerako.

 

Zer laguntzen da diruz?

-Lankidetzan sortutako berrikuntza-proiektuak, enpresen arteko arrisku partekatuarekin.

-Enpresa batzuentzat berrikuntzarako aukera duten negozio-aukeren bideragarritasun azterketak

 

Bizkaiko Foru Aldundiak Elkarlanean programa eskaintzen du, 60.000 €-ra bitarteko diru-laguntzekin.

5 eta 100 pertsona arteko plantilla duten enpresentzat

Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, Industriarekin lotutako zerbitzuen, Turismoren eta Handizkako Merkataritzaren sektoreetan

*Aurreko baldintza horiek betetzen ez dituzten enpresak onartuko dira, baldin eta haiei dagokien gastuak ez badu gainditzen proiektuaren gastu osoaren %20a.

 

Aurreko edizioan jada parte hartu duten enpresak eta proiektuak ezagutzeko gonbita luzatzen dizuegu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, programaren fitxa eta aurkezpen argigarria deskarga dezakezue.

Eta zalantzak badituzue eta proiektua aurkeztu aurretik zuen ideia programarekin bat datorren egiaztatu nahi baduzue, gurekin kontsulta dezakezue. Deitu edo guk deituko dizugu: 94 612 56 00.

 

Programaren xehetasunak >

Iaz emandako diru-laguntzak >

Konta iezaguzu zure proiektua orain >

Zalantzarik baduzu, deitu 946125600 telefono-zenbakira >

Eskariak aurkezteko epea:

Hasiera: 2019/03/01
Amaiera: 2019/03/15 13:30era arte
Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira